Xabier Rico, Hitzetik Hortzerako portagonistea

Bizkaie! 2024-03-08 10:41   Bertsolaritzea

Txapela jantziko deutso 2024ko Arabako bertsolari txapeldunari.

Martiaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian egingo dan Arabako Txapelketako finaleko protagonistetako bat izango da Xabier Rico, izan be, berak jantziko deutso aurtengo irabazleari txapela. Xabier Rico gasteiztarra ezinbesteko persona izan da Gasteizko eta Arabako bertsogintzean. Besteak beste, eragile, atontzaile, bertso irakasle, biltzaile eta ikerlari bezela ibili da.

Gaztetan euskaldundu zan Xabier Rico eta 1981ean UEUren Baionako ikastaroetan hurreratu zan bertsolaritzara. Bertan Xabier Amuriza ezagutu eta giroa ikusita Gasteizen bertso eskola sortzeko asmoagaz bueltau ziran. Ordutik ez da eten lotura hori eta urte guzti horreetan egin dauen lana autortzeko eta eskertzeko, Arabako Bertsozale Alkarteak txapeldunari txapela jartzeko aukerea emon deutso.

Gasteizko euskal giroaz eta bertso giroaz berba egingo dabe Xabier Rico eta Mirari Martiarenak. Baita martiaren 16an amaituko dan Arabako txapelketeari buruz be.

Dulantziko finalerdia eta Bertsoaroko saio futurista

Arabako bigarren finalerdia egin zan Dulantzin. Bertan ibili ziran kantuan Aroa Arrizubieta, Izar Mendiguren, Paula Amilburu, Asier Otamendi, Xabi Igoa eta Aitor Ugarte. Asier Otamendik irabazi eban saioa eta finalean zuzenean abesteko txartela. Lierni Altunak egin zituan gai-jartzaile lanak.

Bertsoaroko azken aurreko saioko bertsoaldiak be eskainiko dabe: Saio futurista izenburupean eta Maite Berriozabal gai-jartzaile, bertsotan ibili ziren Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu