'Hor gaude' da Herri Urrats 2024rako egindako abestia
2024-03-07 12:35 MusikeaNeomak taldeak egin dau kantu alai eta aldarrikatzailea.
Hor gaude da Herri Urrats 2024rako Neomak taldeak egindako abestia. Ortzadarra goiburuari eutsiz, maiatzaren 12an izango da Herri Urrats.
Lan prozesuari jagokonez, melodia batzuk sortu genduzan eta horri gure musika tresnak gehituz sortu zan Hor gaude. Edozein esparrutan eta edozeinek abesteko kantua dala uste dogu eta publikoak ikastoletan, zein herriko jaietan abestea nahiko geunke.
Berbei jagokenean, Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da egilea: Ortzadarrari egiten deutso erreferentzia eta, zelan ez, baita Beskoitzeko Ikastolea sufriduten dagoan egoereari be. Euri, eguzki, trugoi, haize edota lurrak ukatuta be, Herri Urrats aurrera doalako Iparraldeko Ikastolen alde, horrexegatik izenburua: Hor gaude.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!