Konserbazino eta zaharbarritze programeak hiru obra aurkeztu ditu

Bizkaie! 2024-03-06 13:49   Kulturea

Bilboko Arte Ederren Museoak eta Iberdrolak alkarleanean egindako egitasmoa.

¡Ené... qué sasqueles...! (José Arrue). | Ikusi handiago | Argazki originala

Artelanak behar bezela konserbau eta erakusteko, material guztia osotasunez gordeten dala ziurtatzea helburu daben zenbait jarduera esparruk osotzen dabe Iberdrola-Museoa Konserbazino eta Zaharbarritze Programea.

2023ko kanpainan, Zenbat Gara alkarteak eta Gabriel Aresti euskaltegiak eskuzabaltasunez egindako dohaintzea dago. Hain zuzen be, museoaren bildumean sartuko dan lehen beiratea da: ¡Ené... qué sasqueles...!, José Arrue euskal artisteak diseinauta. Lanketa zehatza eta diziplina anitzeko profesionalen lankidetzea, ian be, beiratearen zaharbarritzean, Gasteizko Vitrales Mikel Delikak hartu dau parte. Orfeoren heriotza, Nemesio Mogrogejoren eskultura bikaina Artycoko instalazinoetan tratau da, baita Julio Antonioren Venus mediterranearra brontzeko eskulturak eta Francisco Durrioren hiletetarako burdin hesien eredu apartak be. 2013. urteik, Iberdrolagaz alkarlanean egindako lana da.

Programeak, ezagutza artistikoari laguntzen deutso, ikerketa zientifikoaren bitartez, eta, holan, lan bakotxaren berezitasun teknikoakaz eta materialakaz koherentea izango dan konserbazino eta zaharbarritze lanak apliketako aukerea emoten dau, barrikuntza eta jasangarritasun erispideei jarraituz eta horreek apliketan dira beste erakunde batzuei denpora baterako maileguan ixten diran lanei.

Era berean, bilduman sartzen diran lan guztiak aztertu ditue, konserbazino egoerea baloretako; horren adibide dira, esaterako, orain hall-ean ikusgai dagozan William Bouguereauren Botoa Sainte-Anne d’Aurayn mihisea; Bartzelonako Palau Sant Jordiren I-H luzetarako sekzinoa, ganga formakoa; eta Charles eta Ray Eamesen zurezko bionboa, orain dala gitxi eskuratua.

Profesionalak trebatzea da programearen beste helburuetako bat, eta asmo horregaz deitzen dira, urtero, Iberdrola-Museoa bekak. 2023an zehar, Konserbazino eta Zaharbarritze sailean Marina Aguiar eta Sara Hernández bekadunak ibiliko dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu