Bertsolamintzea: bertsoaren inguruko hausnarketen plazea

Bizkaie! 2024-03-05 13:17   Bertsolaritzea

Martiaren 13an hasiko da, Gasteizen, eta 23an amaituko, Amasa-Villabonan.

Aurtengo martian Bertsolamintzea, bertsoaren inguruko hausnarketen plazea, izango dogu: Nondik eta zeri kantetan deutsagu? izenburupean. Martiaren 13an hasiko da, Gasteizen, eta 23an amaituko, Amasa-Villabonan.

Bost urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Bertsolamintzea: bertsolaritzako gogoetearen plazea. Hilaren 13an hasita, aste bi izango dira eta bina saio eskainiko ditue hizlariek, herrialde askotan. Martiaren 23an amaituko da aurtengo edizinoa, Villabonan. Bertara batuko ditue hizlari guztiak.

Martiaren 13an hasiko da Gasteizko Goiuri jauregian eta bertan izango dira, Aroa Arrizubieta moderatzaile dabela, Maider Arregi alde batetik eta Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaran bestetik. Hirurek aztertuko dabe zein gairi abesten deutsen bertsolariek, baina ertz ezbardinetik. Arregik oholtzan ez dagozan kolektiboei eta eurei buruz kantetearen inguruan hausnartuko dau. Iguaranek eta Bizkarrak egoera sozio-ekonomikoa izango dabe berbagai, eta hausnartuko dabe plazetan horreei abesten jaken ala ez.

Bigarren saioa martiaren 14ean izango da, Bilboko Euskararen Etxean. Zihara Enbeitaren gidaritzapean, Jexux Mari Irazuk eta Onintza Enbeitak hartuko dabe berbea. Lehenak libreko bertrsogintzea izango dau berbagai: kokapena, presentzia, aukerak eta mugak azalduko ditu. Enbeitak, ostera, botere hartu-emonak jorratuko ditu. Bertsolariaren itzalak eta generoak hartu-emon horreen sorkuntzan daben garrantziaz hausnartuko dau.

Itsasuko Sanoki gelea izango da hirugarren geralekua, martiaren 20an. Bertan, Battit Crouspeyre izango da aurkezle, eta beragaz Oihana Arana eta Maialen Akizu eta Ainhoa Urien egongo dira. Arana bertsolaritzako diskursoak izango ditu ardatz: bertsolariek diskursorik ba ete daben, maila ideologikoan lerratuta ete dagozan eta beste. Akizuk eta Urienek, bestetik, bertsolarien diskursoez egingo dabe barriketaldia: estetika eta etikaren artean, artista eta obra uztartzearen inguruan arituko dira.

Azken saioa Iruñean izango da, LABA espazioan, martiaren 21ean. Saioa Alkaiza ibiliko da aurkezle lanetan. Hizlariak Julio Soto eta Imanol Artola, Odei Barroso, Unai Iturriaga, Sarai Robles, Aitor Salegi eta Oihane Perea izango dira. Lehenengoak gai-jartzailearen inguruan egingo dau berba, gaien aukeraketearen inguruan. Azkenengoek bertso-eskoletara ekarriko dabe gaia: eztabaidatuko dabe bertan ikasitakoa formea baino ez dan, ala edukiak be badauen tokirik.

Aurtengo bertsolamintzearen amaiera ekitaldia Villabonan izango da, Subijana etxean. Egun osoko egitaraua egongo da, aurreko bi asteetan ibilitako hizlariak bertan egongo baitira, Ainhoa Agirrezaldegi eta Aner Peritz moderatzaile dituela. Egitaraua goizeko 8:45ean hasiko da, eta eguerdirako amaituko da. Ostean, bazkaria egongo da Villabonako Bear zana alkartean, eta bazkalondoan libreko bertso saioa. Miren Artetxe eta Sustrai Colina ibiliko dira bertsotan, eta Eli Pagola izango da gai-jartzailea. Bazkarirako tiketak salgai egongo dira, martiaren 6tik aurrera, bertsosarrerak.eus webgunean, 25 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu