Jesus Carrasco-k 'Elogios de las manos' liburua aurkeztuko dau

Bizkaie! 2024-03-05 10:45   Kulturea

Bidebarrietako Liburutegian izango da, martiaren 13an.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Jesús Carrascoren Elogio de las manos liburuaren aurkezpena hartuko dau datorren eguaztenean, martiaren 13an hain zuzen be.

Hitzordua 19:00retan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta Harkaitz Cano idazleak Jesus Carrascogaz berba egingo dau.

Elogio de las manos elebarria, bertan agertzen diran protagonisten bizi-gorabeherak bezain bikaina da. Abentura, gogoeta eta oroitzapena batzen dituan istorioa da eta 2024ko Liburutegi Laburra saria jaso dau. Jesus Carrascoren liburuaren orrietan bizitasuna da nagusi haren talentuari esker.

Jesús Carrasco (Badajoz, 1972)

Idazlearen lehen elebarria, Intemperie (Seix Barral, 2013), nazinoarteko literatura-panorama debut liluragarrienetako bat izan zan. Lanak Madrilgo Liburudenden Alkarteak emondako Urteko Liburu Saria jaso eban, baita Landa Ikasketetarako Fundazinoaren Kultura, Arte eta Literatura Saria be; English PEN Award Saria; eta baita Prix Ulyssek emondako Lehen Elebarri Onenaren saria be. Bere bigarren eleberriak, La tierra que pisamos (Seix Barral, 2016), Europar Batasuneko Literatura Saria jaso eban eta hurrengo liburuak, Llévame a casa (Seix Barral, 2021), Dulce Chacón Espainiako Narratiba Saria eta Casino de Santiago Saria irabazi zituan. Haren azken lana, Elogio de las manos (Seix Barral, 2024) izan da eta 2024ko Liburutegi Laburraren Saria irabazi dau.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia garatu eta sustatzea dago. Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu