'Arnasa betean. A pulmón' filma, martian zehar ikusgai
2024-03-05 10:16 ZinemeaGaur, hilak 5, Intxaurrondoko Kultur Etxean.
Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren Arnasa Betean. A pulmón filma martian ikusi ahal izango da Euskadiko zortzi herritako hainbat kultur guneetan. Film luze dokumentala Tentazioa taldearen produkzinoa da, eta Euskal Herriko hogei emakume zinegile ditu protagonista; horreen artean, Zuzendaritza Barri Onenaren eta Jatorrizko Gidoi Onenaren Goya sariaren irabazle Estibaliz Urresola, eta Isabel Herguera, Lara Izagirre eta Arantxa Echevarria hautagai izentatuak.
Martiko programazinoa ondoko hau da:
- Martiak 5: Intxaurrondo, Kultur Etxea | 19:00 | Aurkezpena eta berbaldia.
- Martiak 6: Barakaldo antzokia | 19:00 |Aurkezpena eta berbaldia.
- Martiak 7: Andoain, Bastero kulturgunea | 19:00. Aurkezpena.
- Martiak 9: Villabuena-Eskuernaga, erabilera anitzeko aretoa | 18:00 | Aurkezpena eta berbaldia.
- Martiak 10: Aramaio, Kultur Etxea | 18:00 | Aurkezpena eta berbaldia.
- Martiak 14: Amorebieta-Etxano, Zornotza aretoa | 20:15.
- Martiak 17: Irun, Amaia KZ | 19:00 | Aurkezpena eta berbaldia.
- Martiak 26: Zarautz, Modelo aretoa | 19:30.
Filma martiaren 22an estreinauko da zinema komertzialetan, Madrilgo Cinetecan. Apirilean Euskadiko zinema-aretoetara helduko da.
Horrezaz gan, filma, Donostiako Zinemaldiaren 71. edizinoan estreinatu zan mundu mailan, Euskal Zinemaren Galaren barruan; Euskadiko Filmategiak atondutako Euskal Zinemagileak zikloaren hirugarren edizinoa inaugurau eben; TIFF Tokyo International Film Festival jaialdian parte hartu eban; Madrilgo Emakumeen aldeko VI. Zinemaldian aurkeztu zan; Iruñeko XVIII. Mundua eta Giza Eskubideak Zinema Erakusketan be aurkeztu zan; ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 65. edizinoan aurkeztu zan, Bertoko Begiradak sailean. Filma Euskal Herriko beste hainbat herritan be proiektatzen ari dira.
2022ko iraila eta abendua bitartean grabau eben Euskal Herriko hainbat herritan (Besteaak beste, Donibane Lohizune, Pasai Donibane, Elantxobe, Hondarribia, Jaizkibel, Iruñea), Madrilen eta Menorcan. Arnasa betean. A pulmón filmak atzoko eta gaurko euskal emakume-zinemagileek egindako zinean sartzea proposatzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!