Kattalin Arabolazak lortu dau finalerako lehen txartela
2024-03-04 10:19 BertsolaritzeaAizarnazabalen jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko lehen kanporaketea.
Hasierea ederra izan dau Gipuzkoako Eskolartekoak. Afaritarako sarrera guztiak agortuta, 70 lagunetik gora batu ziran barikuko saiora. Bertsolariek be ederki erantzun eutsien giroari, eta saio ona osotu eben guztien artean.
Kattalin Arabolaza irabazleagaz batera ibili ziran kantuan Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Joanes Azpillaga, Suhar Gesalaga eta Jare Antzizar.
Hurrengo saioa Andoainen izango da, martiaren 8an, Kotoi Alkartean. Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, June Aiestaran, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra izango dira bertsotan.
Sarrerak salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!