Korrikari ondoetorria emon deutsee Iruñean

Bizkaie! 2024-03-02 07:55   Euskerea berbagai

Gaur, hilak 2, egin dabe aurkezpen soziala.

Gitxi falta da martiaren 14rako, euskerearen aldeko lasterketa erraldoia Irunen hasteko. Ondoren, lekukoa 10 egun eta 11 gauez ibiliko da eskuz esku, euskerearen aldarria Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzen, Baionara heldu arte martiaren 24an.

Gaur egin dabe aurkezpen soziala, Iruñean, mugarria ospatu eta egitasmoari ondoetorria emoteko. Ekitaldia Nafarroako Antzerki Eskolan izan da, iluntzeko 19:00retan. Bertan izan da Ane Elordi Alburquerque Korrika-ko koordinatzailea, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Eurekaz batera, Euskal Herri osoko 100 gonbidatutik gora bertaratu dira: euskalgintzakoak, alderdi politikoetako ordezkariak, hedabideetako langileak, sindikatuetako kideak, eragile sozialak eta hainbat lagun gehiago. Oholtzan, Elordik ondokoa azaldu dau: 'edizino honek berariaz nahi dau euskal herritar danak euskal komunidadearen, euskerearen Herri Harroaren, parte sentiarazo eta, aurrerantzean, bizitzako arlo guztietan, euskeraz bizi nahi dauen komunidadearen partaide bilakatu; Korrika, euskerea bera bezela, danona dalako». Era berean, Elordik nabarmendu dauenez, «euskereak aurrera egingo badau, herriaren erabagitasunagaitik izango da; Korrika-k aukera bikaina emoten deusku herri-pultsua aktibetako, aldarri sendoa egiteko, pauso gehiago emon daitezan, herri-gogoari erantzutearren».

Kontuak kontu, Pantxika Lamur clowna ibili da aurkezle-lanetan eta, publikoagaz alkarreraginean, ondokoa komentatu dau: 23. Korrika mundu barri bat balitx, herri-aldarrien mundua izango litzateke.

Lamurregaz batera Ainhoa Egizabal jantzaria eta Eñaut Zubizarreta Trigger txelo-jolea be izan dira, Korrika-ren aniztasuna nabarmentzen.

Horrezaz gan, 2024ko spota ikusteko aukerea be izan dabe bertan batutakoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu