Elhuyarrek 'Emakume zientzialarien argitan' zikloa aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-03-01 11:21   Kulturea

Guztira, hiru saio izango dira: martiaren 12an, apirilaren 16an eta maiatzaren 7an.

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak alkarlanean atontzen dabe Emakume zientzialarien argitan berbaldi zikloa. Udaberrian, hiru saio eskainiko ditue: martiaren 12an, apirilaren 16an eta maiatzaren 7an.

Egitasmo horren helburua da emakume zientzialariak ezagutzea; izan be, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun be nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazinoa arlo horretan.

Aurrez aurreko alkarrizketen bidez, hainbat arlotan lan egiten daben hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukerea egongo da; Miren Altuna Azkargorta, Arantza Etxeberria Agiriano eta Aitziber Sarobe Egiguren hain zuzen be. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-komunikatzailearen gidaritzapean.

2024ko udaberriko berbaldi zikloa

Lehenengo saioa martiaren 12an izango da eta Miren Altuna Azkargorta neurologoa izango da protagonista, Aurrerapenak alzheimerraren diagnostikoan eta tratamenduan berbaldian.

Horren ostean, apirilaren 16an, Arantza Etxeberria Agiriano filosofoa izango da. Bigarren berbaldiaren gaia, Filosofia, zientziak eta bizidunak gurutzatzen diren lekua da.

Hirugarren protagonistea, barriz, Aitziber Sarobe Egiguren biologoa izango da, maiatzaren 7an. Hitzaldiaren izenburua, Zer esan nahi dute, benetan, jasangarri, trantsizio, ekologiko eta abarrek? da.

Hiru saioak euskeraz izango dira, 19:00etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian. Berbaldien audioak Donostia Kulturaren DK Irratiko podcastetan eta Elhuyarren webgunean be entzun ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu