Zetak taldeak artista eta disko onenaren sariak eroan ditu

Bizkaie! 2024-03-01 07:55   Musikea

ETS-k zuzeneko onenaren Gaztea Saria irabazi dau, Izarok bideoklip onenarena eta Tatta eta Malakiasek abestirik onenarena.





2024ko Gaztea Sariak Bilboko Euskaldunan emon ditue aurten eta aurkezle izan dira Ainhoa Vitoria eta Ibon Fernandez. Gorka Urbizu eta ETS taldea izan dira aurten Gaztea Sariak emoteko ekitaldian.

Sarituei jagokenez, Zetak taldea izan da izarra artista onenaren eta disko onenaren sariak eroan ditualako baina ETS taldeak zuzeneko onenaren Gaztea Saria irabazi dau.

Izarok bideoklip onenarena eta Tatta eta Malakiasek abestirik onenarena eroan ditue.

Beste alde batetik, Eire taldeak irabazi dau artista barri onenaren Gaztea Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu