Eli Pagola eta Aner Peritz 'Euzkitze', Bertsolamintza lan taldeko kideak dira aste honetako protagonista

Bizkaie! 2024-03-01 07:58   Bertsolaritzea

Martiaren 2ko Hitzetik Hortzeran.

Ate joka dogu 2024ko Bertsolamintzea eta txirrina joko dau Hitzetik Hortzerak aste honetako programan. Eli Pagola eta Aner Peritz Euzkitze bertsolariak Bertsolamintzako lan taldeko kideak dira eta eurekaz jarriko dira bertsogintzearen ertzak aztertzea helburu daben jardunaldiei begira. Bost urte pasau dira azken Bertsolamintzea atondu ebenetik eta aurten bertsolariek nondik eta zeri kantetan deutsen begira jarriko dira. Gaia aukeratzearen zergaitia, Bertsolamintzearen esangurea eta bertsolaritzan egon leitekezan begiradak aztertuko ditue Eli Pagola, Aner Peritz Euzkitze eta Mirari Martiarenak.

Martiaren 13an hasiko da Bertsolamintzea Gasteizen eta martiaren 23an amaituko da Amasa-Villabonan. Egingo diran bost jardunaldien xehetasunak emongo ditue Eli Pagolak eta Aner Peritz Euzkitzek.

Aramaio eta Iruñeko bertsoak

Arabako Txapelketea azken txanpan sartu da. Aramaion jokatutako lehen finalerdian Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Peru Abarrategi eta Unai Anda ibili ziran kantuan. Manex Agirrek batu zituan puntu gehien eta martiaren 16an Printzipal Antzokian egingo dan finalean kantauko dau. Etxaun Otañok egin zituan gai-jartzaile lanak.

Iruñeko Bertsoaroan egindako bigarren bertso jaialdia be ekarri nahi izan dau aste honetako Hitzetik Hortzerak: Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Saats Karasatorre, Jone Uria eta Ane Zuazubiskar ibili ziran kantuan Iruñeko Antzerki eskolan Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara.

Hitzetik Hortzera, zapatuan, martiaren 2an, 21:00etan ETB1en, eta noiznahi Nahieranen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu