'June Crespo. Baskularra' erakusketea aurkeztu dabe
2024-02-29 13:26 KultureaGuggenheim Bilbao Museoan ikusgai, martiaren 1etik bagilaren 9ra arte.
Guggenheim Bilbao Museoak June Crespo. Baskularra aurkeztu dau, Europako egungo panorama artistikoan nabarmentzen dan June Cresporen (Iruñea, 1982) lanari eskeinitako erakusketea. Bertan, Crespok egindako lan-sorta bat jarriko da ikusgai, baita eskala handiko eskultura-multzo bat be, museoko erakusketa-guneetarako sortua. Espazioari zein kontzeptuari jagokonez, aurkezpena inflexino-puntutzat har daiteke Crespok orain arte izandako erakusketen historian.
Beraz, erakusketea Cresporen produkzino barriaren inguruan egituratzen da, erakusketeari izena emoten deutsona. Bertan, Cresporen lan askotan agertzen diran alderdiak alkartzen dira, esaterako argazki-irudien erabilera eskultorikoa edo arkitektonikoa, eta produkzino industrialeko euskarrien erabilerea. Kasu bietan, espazioan zehar ugaldutako forma begetal, tubular eta zilindrikoen euskarriak dira.
Artistearen lanek, sarritan hartzen ditue ontzien edo eraikuntzako egituren zati antzemongarriak, besteak beste, bidoiak, zementuzko kofratuak edo zingilek eutsitako burdinak. Eta, Baskularraren, loreen eta landareen zurtoin eta zati birdimensionatuak gehitzen ditu, dinamismo handiko multzoetan atonduta.
Erakusketearen komisarioa Manuel Cirauqui da eta martiaren 1etik bagilaren 9ra arte egongo da ikusgai. Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!