Bidebarrieta Kulturguneak 'Sustraien matxinada' ekitaldia hartuko dau
2024-02-29 11:09 KultureaLoraldia Festibalagaz alkarlanean.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Loraldia Festibala euskal kultura topaketeagaz bat egingo dau martiaren 5ean, Sustraien Matxinada ekitaldian.
Gorka Hermosa, Garikoitz Mendizabal, Toti Martinez de Lezea, Nerea Arrien eta Leire Bilbao izango dira 19:00retan Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian egingo dan jardueran.
Sustraien Matxinada Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa musikari ezagunen azken sorkuntzea da: tradizinoa gaur egungo garaikideagaz nahasten dauen ikuskizuna, XXI. mendeko kulturatik begiradea topatuz.
Garikoitz Mendizabal, Bilboko Txistularien Taldeko Zuzendaria izan zana 2022ra arte, txistuaren munduan erreferentea da. Gorka Hermosa, barriz, mundu osoko berrogei orkestragaz kolaborau dau azken bost urteetan. Musikari biek ospe handia dabe, eta horregaz batera izango dira Leire Bilbao idazlea, 2022an Ume eta Gazte Literaturako Eusko Saria irabazi dauena; Nerea Arrien (Lizardi Saria, Julene Azpeitia Saria eta Gabriel Aresti Saria); Xabier Lete Poesia Saria jaso izan dituana; eta Toti Martinez de Lezea, ibilbide luzea eta oihartzun handikoa gazte eta helduei zuzendutako lanei esker.
Euskal kulturearen hainbat diziplinatako 120 sortzailek hartuko dabe Loraldia Festibalean martiaren 1etik 23ra bitartean Bilboko 13 udaltegietan egingo diran topaketetan.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia garatu eta sustatzea dago. Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!