Gernikako Merkatari Alkartuek neguko merkatua atondu dabe

Bizkaie! 2024-02-28 13:15   Kulturea

Gernikan erosi ta Erdi Aroa bizi lelopean.

Betiko lez, Gernikako Merkatari Alkartuek neguko merkatua atondu dabe. Aurten, denporaldi aldaketako produktuak promozinonatzeko aukerautako gaia Erdi Aroa da eta Gernikan erosi ta Erdi Aroa bizi lelopean aurkeztu da. Beraz, Gernikako merkataritzearen jaia, Erdi Aroko jarduerakaz babestuta egongo da.

Ekimena GMEtik egiten dogu Gernika-Lumoko merkataritzea eta giro sozio-kulturala bultzatzeko. Erakargarritasun bikotxa eroango dogu aurton geure neguko azokara. Erdi Aroko gaia aukeratu dogu, garai hartan merkataritzea garapen sozial eta ekonomikorako funtsezkoa izan zalako. Profesional asko euren zerbitzuak eskeintzen ebezen merkatuetako postuetan eta guk geuk, merkatu berezi horretan be, geure produktuak eta geure ondo egitea erakutsi eta eskeintzen doguz, eta kalera ataratzen doguz, adierazo dau Gaizka Muniategik, GMEko presidenteak.

Gernika-Lumoko kaleetan murgilduko da herriko merkataritzea, kaleak Erdi Aroz jantzita. Geure 2024ko edizinoko neguko merkatura bertaratutakoek Erdi Aro giroko kale jardueren giroaz gozatu ahal izango dabe. Horretarako, GMEk zuzenean kolaboratzen dau Eventos URI enpresagaz, azken horrek Erdi Aroko jarduerak atonduko dauz.

Gernikako Merkatari Alkarteko 50 establezimendutik gora parte hartuko dabe neguko azokean. Herriko publikoa ta baita Busturialdekoa edo beste eskualdeetako publikoa be erakartzea da helburua. Gernikako Merkatari Alkartuak-en bazkideen jarduera komertziala sustatzeko egiten dogu lan. Horrek denporaldia zarratuko dau eskaintza ikaragarriekaz. Gernika-Lumoko kaleetan Gernikako merkataritzearen kalidadea topauko dogu eta bariedadea be, horreek baitira geure indarrak. Horrela, herriari bizia emoten deutsagu, azpimarratzen dabe Gernikako Merkatari Alkartuakeko kideek.

Neguko merkatu bereziaren ordutegia ondokoa da:

- Martiak 1, 10:00etatik 20:00etara.
- Martiak 2, 10:00etatik 14:00etara.
- Martiak 4, 10:00etatik 20:00etara.

Ohiko lekuetan izango dira postuak, Ocho de Enero eta Domingo Alegria plazan, baita be Barrenkalea, Andra Mari, Barrenkale barrena eta Adolfo Uriosten.

Gernika, Erdi Aroan

Gernika-Lumoko kaleak Erdi Aroz jantzita egongo dira eta herritarrek zein herria bisitatzera datozenek jarduera desbardinekaz gozatzeko aukera izango dabe; besteak beste, kontu kontalariak, Erdi Aroko burruken espektakuluak edota umeentzako atrakzino ekologikoak. Lekuari jagokenez, merkatu plazan eta San Juan Ibarran egingo dira, eta beste batzuk ibiltariak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu