Elixabete Rezabal-ek likido ionikoei buruzko hitzaldia eskainiko dau

Bizkaie! 2024-02-28 10:44   Kulturea

Martiaren 6an, Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan egingo dan topaketa barria hartuko dau datorren eguaztenean, Martiak 6an hain zuzen be. Topaketean, UPV/EHUko Kimika Fakultadeko irakasle eta Kimika Teoriko eta Konputazinonalean doktorea dan Elixabete Reizabal Astigarraga izango da.

Likido ionikoak: aplikazino mugagabeak dituen fluidoak izenburupeko topaketea, Euskal Herriko Unibersidadeko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak atondu dabe.

Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian izango da 19:00etatik aurrera.

Likido ionikoek propiedade bereziak ditue. Ionez osatuta dagozenez, horreen egituran aldaketak egin daitekez eta propiedade fisiko eta kimikoak moldatu daitekez erabilera ezbardinak eginez. Ikerketei esker, berezitasunetik erabilera anitzeko elementua izatera pasau da. Horrela, erregai likidoak garbitzeko bide barriak topau dira eta likido ionikoen ezaugarrietan aldaketa txikiak eginez gero posible da material ezbardinetan eta baterietan erabiltzea. Asko dira, beraz, likido ionikoek eskaintzen dituen aukerak.

Elixabete Rezabal Astigarrasga

Kimika Teoriko eta Konputazinonalean doktorea da eta bere ikerketa ibilbidea Italian, Suitzan, Frantzian eta Alemanian egin dau. 2015. urtetik Euskal Herriko Unibersidadeko Kimika Fakultateko Kimika Fisika irakaslea da. Azken urteetan bere ikerketa lana ohikoak ez diran disolbagarriak eta material adimendunetatik biomasaren tratamendura doazen aplikazinoetan oinarritu da.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia garatu eta sustatzea dago. Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu