Bele taldeak 'Herrari' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2024-02-28 10:05   Musikea

Bele, Lide Hernando abeslariaren proiektu barria da.

  • Lide Hernando abeslariak martxan jarritako Bele proiektuak, erritmo ugari esploretan dituen euskerazko 11 kantu dakarz. Herrari lanak, musika afroamerikarretan oinarritzen da.


Soul eta Rythm & Blues musikez gan, pop-a, musika karibearra eta elektronika lako adarrrak be antzemoten dira. Mosaiko itxurako soinu-paleta koloretsua dakar Belek, Iñigo Etxarri soinu injineru eta produktorearen laguntzinoagaz. Jantzatzeko, tarteka ondokoa besarkatuz entzuteko diskoa dala adierazoten dabe.

Lide Hernando eta Iñigo Etxarri Liher taldeko musikariak dira; 8 urteko ibilbidean, 5 lan argitaratu ditue; Arrazoi gutxi, denbora asko (Autoprodukzinoa, 2015), Hauts (Autoprodukzinoa, 2016), Tenpluak erre (Autoprodukzinoa, 2018), Hemen herensugeak daude (Liher Records, 2020) eta Eta hutsa zen helmuga (Liher Records, 2021).

Aurreko urtean, etenaldi luzea iragarri eben, jarraitzaileak ezustean hartuz. Orain, taldekide bi horrek Bele proiektu barria aurkeztu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu