Getxoko Emakumeen Etxearen logoa diseinetako lehiaketea martxan
2024-02-28 09:36 KultureaIrabazleak, 3.000 euroko saria jasoko dau.
Getxoko Udalak GUrari Etxea, Emakumeen Etxearen logoa diseinetako lehiaketea jarri dau martxan. Aukeratutako logotipoa Etxearen eraikinaren kanpoaldean ezarriko da (Benturillena kalea), baita sustapen materialetan be; esaterako, kartelak, liburuxkak eta argitalpenak.
Aurkeztutako lanak originalak izan beharko dabe, GUrari Etxearen oinarrian dagozen balioetan oinarrituta; besteak beste, gune feminista, intersekzinonala, edegia, askea, aldarrikatzailea, ahalduntzailea eta integratzailea izan beharko dabe. Etxea eregitzeko prozesuan parte hartu daben
emakumeek aukeratutako GUrari (GU- nosotras/ura-agua/Ari-hacer) izenak Getxo lako kostaldeko herri baten batasuna, mugimendu feministaren bultzadea eta ezaugarriak adierazoten ditu. Originaltasuna, argitasuna, sormena eta kalidade artistikoa be kontuan hartuko dira, baita etorkizunean sar daitekezen espazio eta formatuetara egokitzea be.
18 urtetik gorako persona fisikoek parte hartu ahal izango dabe lehiaketean, banaka edo taldean, eta prozedura eta neurri askeko lan originala aurkeztu ahal izango dabe, formatu digitalean eta GUrari berbeagaz. Diseinu bakotxa koloretan eta zuri-beltzean aurkeztu behar da, azalpen txiki bategaz.
Lanak aurkezteko epea zezeilaren 29an hasiko da apirilaren 2ra arte (hemen). Logo irabazleak 3.000 euroko saria jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!