V. Jardun Artistikoentzako Institutua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-02-28 08:26   Kulturea

Tabakalerak eta Artium Museoak alkarlean.

Udan zehar, 16 lagunek euren proiektu artistikoak egingo ditue, nazinoarteko tutore profesionalen laguntzionagaz.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak eta Artiumek, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Jardun Artistikoentzako Institutuaren JAI bosgarren edizinoan parte hartzeko deialdia edegi dabe. Udako arte-eskola da, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programearen helburua. Hirugarren urtez jarraian, JAI-k Jorge Oteiza Fundazino Museoaren laguntzinoa izango dau.

Formakuntza-saioak bagilaren 26tik abuztuaren 30era bitartean izango dira. Tabakaleran, parte-hartzaile bakotxak estudio bat izango dau eta programako tutoretza indibidualizatua izango dau. Abuztuan, barriz, parte-hartzaileek egonaldi labur bat egingo dabe Altzuzan, Jorge Oteiza Fundazio Museoa dagoan herrian hain zuzen be.

Jardun Artistikoentzako Institutua

JAI, udako eskola bezela aurkezten da. Horretarako, hainbat jatorriko ahots profesionalak batzen ditu programak, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko eta  lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko dauen ahalmena identifikateko.

Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora artistak parte hartuko dabe tutore bezela Institutuaren edizino berri horretan, eta irakasle-taldea gaur egun deialdia sustatzen daben erakundeen erakusketa-programetan eta programa publikoetan parte hartzen daben eragile profesionalek osotuko dabe: Patricia Dauder, Jeremiah Day, Iman Issa eta Hilary LLoyd.

Horrezaz gan, Institutuak ikasketa-batzorde bat izango dau, ondoko honeek osotzen dabe: Clara Montero (Tabakalerako kulturazuzendaria), Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria), Catalina Lozano (Artium Museoko komisario burua) eta aitatutako lau tutoreak.

Deialdia

Artearen metodologietan sakontzeko interesa dabenei edo artistei zuzendua. Deialdia edegita egongo da  apirilaren 1era arte. Parte hartzeko, hautagaiek izena emon beharko dabe Tabakaleraren eta Artium Museoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu