Miribillako suhiltzaileen parkeak ate edegien eguna eskainiko dau

Bizkaie! 2024-02-27 12:31   Kulturea

Martiaren 2an izango da.

Urtero lez, Bilboko suhiltzaileek San Joan Jainkoarena zaindariaren omenezko ekitaldiak egingo ditue martiaren 8an. Testuinguru horretan, martiak 2an, Miribillako parkeko ate edegien eguna egingo dabe. Parkeko instalazinoak 10:00etatik 13:30era edegita egongo dira.

Jardunaldia Bilboko Suhiltzaileen Kultur eta Kirol Alkarteak bultzatzen dau eta herritarrentzat da, baina, batez be, suhiltzaileen parkeetan egunero egiten dan lana eta profesional horreek larrialdi-egoerei aurre egiteko erabiltzen dituen materialak eta ibilgailuak gertutik ezagutu nahi dabenentzat.

Umeentzako hainbat jarduera eta olgeta egingo dira, besteak beste, ke-galeria, manga bat erabilten ikasteko, kamioi batean sartu eta tirolina eta autoeskalearen erakustaldietan parte hartzeko.



Beste ekitaldi batzuk

Suhiltzaileen zaindariaren jaiak domekan, martiak 3, jarraituko dau. Kirol-eguna izango da, eta jaiagaz egin nahi daben estaduko beste suhiltzaile-zerbitzu batzuekaz ospatuko da.

Egun horretan, goizeko 11:00etatik aurrera, Bilboko Suhiltzaileen XXI. Sariketea egingo da: 6 kilometro inguruko lasterketea Bilboko itsasadarraren ertzetan.

Ekitaldiak, martiaren 8an bertan amaituko dira, San Joan Jainkoaren egunagaz; goizeko 11:00etan suhiltzaileen ibilgailu klasikoen eta gaur egungoen karrusela egingo dabe. Miribillan hasi eta Bilboko kaleetan barrena ibiliko dira.

Jarraian, omenaldia egingo deutse Miribillako parkean erretiroa hartu daben suhiltzaileei. Eguerdiko 14:00etan, barriz, lankide arteko bazkaria egingo dabe eta, ondoren Suhiltzaileen Mus Txapelketea, ekitaldiei amaierea emonez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu