2024/02/02 - 2024/03/07
Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. | MusikeaEmakume Ahotsak
Aurten be bost egun iraungo dau emakume musikariei ahotsa eta plazea emoteko 2019an Donostia Kulturak atondutako eta igaz egun bakarrekoa izatetik bost kontzertuko egitarau izatera salto egin eban Gure Ahotsak kontzertu zikloak. Holan, martiaren 2etik 7ra eta maiatzaren 19an (martiaren 1etik maiatzaren 19ra atzeratu da) emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan: Idoia Asurmendi, Neomak, Merina Gris, Laura Sam y Juan Escribano eta Queralt Lahoz.
Ekimena iragarteko kartela Raisa Álava ilustratzaile eta artisteak egin da; bost petalodun lore koloretsu eta bizia ondu dau Álavak, zikloan parte hartuko dan emakumezkoen talde eta bakarlariez osotua.
Egitaraua
- Idoia (Victoria Eugenia Antzokia, maiatzak 19). Martiaren 1eko kontzertua atzeratu egin da De amar y desandar disko barriaren argitalpen datearen aldaketeagaitik. Sarrerek data barrirako balio dabe.
- Neomak (Victoria Eugenia Antzokia, martiak 2).
- Merina Gris (Antzoki Zaharra, martiak 3).
- Laura Sam y Juan Escribano (Victoria Eugenia Club, martiak 6).
- Queralt Lahoz (Victoria Eugenia Antzokia, martiak 7).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!