Euskal diasporako euskera erakaslegaiei harrerea egin deutse Etxepare Euskal Institutuak
2024-02-26 13:53 Euskerea berbagaiArgentina, Txile eta Uruguaitik etorritako 16 lagun dira.
Euskal diasporan euskera irakasle izateko 16 lagun batu dira gaur goizean Etxepare Euskal Institutuan, Donostian. Argentina, Txile eta Uruguaitik etorrita, Lazkaoko Maizpide euskaltegi barnetegian egon dira zortzi astez euskera gaitasunak indartzen Institutuaren Euskera Munduan programearen barruan. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Irene Larraza Etxepareko zuzendariak egin deutse harrera, eta hareekaz berba egiteko aukerea izan dabe.
Taldea 2020an hasi zan zerotik euskerea ikasten, eta lehen aldiz testuinguru euskaldunean egingo daben ikastaro trinkoa amaitu eta gero, euskera irakasle ibiliko dira nor bere uriko euskal etxean. Lau urte honeetan online prestakuntza eta aurrez-aurrekoa tartekatu ditute. Ikasleek urtero 34 astez beren kabuz ikasi dabe HABEren Ikasten online plataformearen bidez, eta urtean bitan astebeteko barnetegiak egin ditue. Talde honen kasuan, gainera, pandemia tarteko, horreetako hiru barnetegi (2020ko garagarrila eta 2021eko urtarrila eta garagarrilekoakk) online egin behar izan zituen. Datorren garagarrilean Buenos Airesen egiaztagintza azterketak egingo ditue B1, B2 edo C1 mailak eskuratzeko.
María Noel Abella (Montevideo, Uruguai): Euskerearen bidez, gure arbasoek mundua ikusteko eben modua ulertzen dot orain. Opari bat izan da. Gure amari berak fonetikoki errepetiduten zituen berben esangurea kontau ahal izan neutsan.
Irma Angélica Biscaychipy (Bahía Blanca, Argentina): Gure aitita-amamak Iparraldekoak ziran. Aititak euskerea berreskuratu eban hil baino lehen. Gomuta hori neugaz daroat eta horrek animau ninduan euskerea ikastera.
Euskera Munduan
Euskara Munduan programearen bidez Etxepare Euskal Institutuak euskal etxeetan euskera erakutsiko dabem tokian-tokiko personak trebatzen ditu, komunidade horreetan euskerearen transmisinoa galdu ez daiten. Programeak 1990ean Argentinako euskal etxeetan euskerearen ezagutzak berreskuratzeko asmoz sortutako Argentinan.
Euskaraz egitasmoan dau jatorria. Urte batzuk aurrerago programa munduko beste hainbat herrialdetako euskal etxetara zabaldu zan eta ordudanik Euskara Munduan dau izena. 2018tik Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen dau eta, honen bidez, munduko euskal etxeetan emoten diran euskera eskolak diruz lagundu, euskal etxeak euskera eskolak emoteko materialez hornidu, euskera mailea egiaztatzeko azterketak atondu eta euskera irakasleen trebakuntzea sustatzen dira, izan be, giza baliabideei jagokonez, euskal etxeek askotan beren irakasle taldea trebatu behar izaten baitabe. Ehundik gora dira programea martxan jarri zanetik trebatu diran irakasleak eta horreetatik 35ek euskera klaseak emoten dabiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!