Manex Agirrek irabazi dau Aramaioko finalerdia
2024-02-26 07:59 BertsolaritzeaHonenbestez, Manex Agirrek irabazi dau martiaren 16ko finalerako lehen txartela.
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako Aramaioko finalerdian ondokoek kantau dabe:
- Eli Zaldua Barquin (Gasteiz).
- Unai Anda Delika (Ametzaga).
- Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku).
- Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz).
- Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio).
- Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio).
Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu dau puntu gehien, 372, hain zuzen be. Finalerdi bietako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziran:
- Manex Agirre: 372 puntu.
- Peru Abarrategi: 365.5 puntu.
- Iñaki Viñaspre: 354 puntu.
- Unai Anda: 337 puntu.
- Eli Zaldua: 331.5 puntu.
- Ekaitz Samaniego: 305 puntu.
Hamaihiru lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño Zinkunegi izan da Aramaioko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurenetako epaimahaian dagoz: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita ibili da idazkari lanetan.
Kontuak kontu, hurrengo saioa, martiaren 2an izango da Dulantziko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!