Badator XXV. Bilbaopoesia Jaialdia
2024-02-23 13:32 KultureaMartiaren 15tik 24ra arte izango da.
Bertsoak eta poemak Bidebarrietako Liburutegian izango dira barriz be martiaren 15etik 24ra. Bilboko Udalak atontzen dauen Bilbaopoesia Jaialdiak 25. urteurrena ospatuko dau Kosta Ahala Kosta lelopean.
Urtero lez, literatura topaketeak estaduko eta nazinoarteko lehen mailako poeten lanak eskainiko ditu. Edizino berezi honetan, beste urte batzuetan jaialdian izan diranen parte hartzea izango da, esaterako, Antonio Gamoneda idazleak Blas de Otero poeteari egingo deutson hasierako omenaldia.
Programazinoko jarduera guztiak doban izango dira, aldez aurretik erreserbea eginez, ondoko honeek kenduta: martiaren 16ko kontzertua Agitado y Mezclado (Benjamín Prado eta Rebeca Jiménez); martiaren 23an programautako Lagun batek esan dit (Iñaki Irazu); eta martiaren 24an, Ez da seinalea galtzen, Joan Margarit gogoratuz (Carles Margarit). Sarrerak dagoeneko salgai dagoz 5 euroan hemen.
Jaialdia, literatura topaketea da, bertan irakurleek estaduko eta nazinoarteko poeta ezagunen lanak entzun, ikusi eta gozau deien. 25 urte horreetan, Bidebarrietako Liburutegikoak poeta ugari batu ditu, besteak beste, Cervantes Saria irabazi daben Ida Vitale, Cristina Peri Rossi, Joan Margarit eta Jose Manuel Caballero Bonald; Espainiako Poesia Sari Nazionala jaso dabenak, Yolanda Castaño, Miren Agur Meave, Yolanda Novo, Juan Carlos Mestre eta Pere Gimferrer; eta baita Gioconda Belli be, Iberoamerikako Poesia Erregina Sofia Sariaren azken irabazlea be.
Horreezaz gan, Antonio Gamoneda, Nazinoarteko Poesia Saria, Cervantes Saria eta Arte Ederretako Urrezko Dominea, edizino honi hasierea emoteko bueltauko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!