'Casilda Iturrizar - Epaltzaren Alarguna' bekak jasoteko deialdia edegi dabe
2024-02-23 11:06 Kulturea1963. urtetik, Bilboko 500 gazte inguruk jaso ditue laguntzinoak.
Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak ikasle bikainen Casilda Iturrizar - Epaltzaren Alarguna Beken deialdia jarri dau martxan. Ikasle bikainek, 55.000 euroko laguntzino ekonomikoa jasoten dabe, batxilergoa, heziketa-zikloak eta unibersidadeko graduak egin deizan.
2022/2023 ikasturtean kalifikazino akademiko onenak dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako 10 ikasleei emongo deutsee laguntzino horreek. Aurten, laguntzinoak gora egin dabe;
- Batxilergora eta heziketa-zikloko ikasleak: 450 euro ikasturte bakotxeko (lehen 415 euro).
- Unibersidadeko ikasleak: 1100 ikasturte bakotxeko (lehen 905 euro).
Eider Bilbao Hezkuntzako zinegotziak laguntzino horreen garrantzia azpimarrau dau, kalidadean, gizarte-kohesinoan eta balioetan oinarritutako hezkuntzeagaz konprometidutako uria gara. Horrezaz gan, Bilbo uri hezitzaile bat da.
Bekak eskuratzeko, ikasleak Bilbon erroldauta eta DBHko 4. mailan egon behar dira, eta aurreko ikasturtean batez beste 8,5 puntu edo gehiago euki behar ditue. Hautaketea egiteko, 5 ariketa egitea da asmoa ondoko gai honeen inguruan; hizkuntzea eta literaturea, euskerea, atzerriko hizkuntzea, matematikak, geografia eta historia, hain zuzen be.
Casilda Iturrizar - Epaltzaren Alarguna Beken lehenengo deialditik, 1963an, Bilboko 500 gazte inguruk jaso ditue laguntzinoak. Dagoeneko 53 beka dagoz indarrean, batez be STEAM eremuetan, besteak beste, zientzian, teknologian, injinerutzan, arteetan eta matematiketan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!