Elkar-ek estudio barria dauka

Bizkaie! 2024-02-23 10:29   Musikea

Haizpea industriagunea, 1 kalean kokatuta dago, Adunan.

Elkar-ek 1983an egin eban lehen grabaketa estudio propioa Lasarten. 1992. urtean, barriz, Donostiako Igara auzoan egin eben topagunea eta orain Elkar estudio barria Adunan eregi dabe, elkar taldeko enpresak kokatu diran eremuan.

Grabazino estudio propioa izateak orain arte aukerea emon deutso Elkar diskoetxeari 2.100tik gora lan propio produziduteko, eta beste eragile askok izan dau aukerea bere beharretarako erabilteko. Grabaketa estudio horietan grabau dira kantuak eta diskoak, material didaktikoa, podkastak, pelikuletarako soinu bandak, filmetako ahotsak, birmasterizau dira euskal musikearen katalogoko ehunka disko, egin dira zuzeneko kontzertuak eta grabau dira telebistarako saioak...

Bide beretik jarraitzeko asmoa dau Elkar estudioak, azpiegiturak barritu eta eguneratuta, eta bere zerbitzuak euskal kultur eragileen esku jarrita. Euskal Herriko musikarien eskura jarri dau estudioa Elkarrek, eta horrezaz gan kultur eragileen beharretara egokitu ditu haren zerbitzuak, argitaletxeakaz, diskoetxeakaz, produkzino-etxe zein telebistakaz lan egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu