Donostiako Urgull mendian

Amaia Larruzea 2024-02-23 10:12   Ibilian-ibilian

Uriko txoko guztietatik ikusten da.

Ukaezina da Donostia munduan dagoan uririk politenetako bat dala: jateko onak, paisaje itzelak eta aukerak ugari.

Gatxa da Donostiari buruz berba egitea Urgull mendia aitatu barik. Izena, akaso, ez dabe guztiek ezagutuko, baina uriko txoko guztietatik ikusten da; Zurriolatik, Ondarretatik edota alde zaharreko arnaleskuetatik. Beti hor, uriaren ganean, zaindari dogun mendi ederra. Halanda ze, kokalekuaz gan, baditu aitatzeko gauza ugari.

Antxina, ugarte bat zan; gaur egun, uriari dago lotuta, izan be, mareek eta Urumea ibaiak ekarritako harea jaso zituan. XII. mendean, hain zuzen be, Urgull mendia lurrari lotuta eta uriaren defensea eta garapenaren parte izan zan. Ganera, erromatar garaiko arrasto arkeologikoak topau ziran bertan eta 1925. urtean, ondasun kultural autortu eben Urgulleko gaztelua eta bere inguruan batzen diran altxorrak.

Urgull mendia, Donostiarrek sufridutako eraso eta burruka guztien testigu izan da; harresi, gaztelu eta kainoien eskutik. Ondo jagoteko da, eta bide, bidezidor eta gotorleku ugari dagoz bertan. Horreek ahalik eta ondoen egon daitezan lanak egiten dabiz; izan be, milaka bisitari jasoten ditu urtero.

Horrezaz gan, hainbat behatoki eta ekintza egiten dira mendian; horreen artean, ikastolearen ondotik igoten hasi ezero, aurrera jarraituta desbiderau barik, lehen begiratokira helduko gara, ugartea eta Igeldo aurrez aurre dituana; bertan, kanioi ugari dagoz eta oso txoko lasaia da paseorako. Ganera, eskalatzaileentzako leku parebakoa dabe; bertako paretak aproposak dira katu hankak eroateko eta kirol pixkat egiteko. Hori bai, ez da samurra. Bestalde, bidezidorretatik aurrera egin ezkero, paisajea aldatuko da.

Ibilbide hori egiteko, paseo barrian aparketea aukera ona izan daiteke. Hori bai, askotan, olatuen arriskuakatik, itxita egoten da. Kasu horretan, autobus geltokiko aparkaleku barrian itxi ahalko dogu kotxea.

Urgullera igoteko, hainbat ibilbide dagoz, halanda ze, errezena, alde zaharretik doana da: portu aldetik hain zuzen be, ikastolara bidean. Gogorazo behar dogu, taberna txikitxo bat dagoala bertan, benetan kuttuna, Urgulleko Polboriña izenekoa. Zabalik topau ezkero, aprobetxau!

Esplorau, galdu, eta gozau Urgull mendiko inguruetan. Korrika maite dabenentzat be, badagoz leku aproposak; esaterako, eskailerak. Hori bai, bisitari asko dagoz ordu zehatz batzutan eta kontuz ibili beharko dira. Disfrutau!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu