'Metaheaven: Kaosaren Teoria' erakusketea ikusgai

Bizkaie! 2024-02-23 08:00   Kulturea

Bagilaren 9ra arte Guggenheim Bilbao Museoan.

2024ko zezeilaren 22tik bagilaren 9ra, Guggenheim Bilbao Museoak Metahaven: Kaosaren teoria hartuko dau, aurtengo programazinoan Film & Video aretoan estreinauko dan lehen erakusketea. Areto hori bideo-arteari, ikus-entzunezko instalazinoari eta mobimentudun irudiari eskainia da, eta aurten beteten dau bere hamargarren urteurrena. Erakustearen komisarioa, Manuel Cirauqui izango da.

Oraingoan, Amsterdamen bizi diran Vinca Kruk eta Daniel van der Velden artistek 2007an sortutako Metahaven kolektiboaren film-instalazino berezia izango da ikusgai. Egungo diziplinarteko praktiken aitzindaritzat hartzen da Metahaven, izan be, askotariko baliabideak jorratzen ditu, besteak beste, mobimentudun irudia, diseinu grafikoa, erabiltzaile-interfazeak, ehungintzea eta diskurso teorikoa.

Kaosaren teoria lanean, giza hartu-emonek mundu hiperkonektau honetan daben konplexutasuna aztertzen dau Metahavenek. Bizi dogun munduan kalkuluz eta iragarpenez josia dago une bakotxa, baina, halanda be, eten barik agertzen dira ezustekoak eta gauza jazogatxak, eta horrek egoera barrira egokitzera eta burua eraldatzera behartzen dau jentea.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu