Doinutegia ardatz Hitzetik Hortzera programan

Bizkaie! 2024-02-22 12:06   Kulturea

Miren Izagirre musikologoa izango da protagonista aste honetako saioan.

Bertsolaritzearen beste atal interesgarri bati helduko deutse aste honetan Hitzetik Hortzerako lagunek. Bertso Doinutegiari buruz berba egingo dabe Miren Izagirre musikologo hondarribiarragaz. Izagirrek historia eta musikologiako ikasketak ditu eta musikologia feministan aditua da. Xenpelar Dokumentazino lanean ibili zan, baina aurrerago hasi zan Doinutegi taldean, 2017ko Txapelketa Nagusian hain zuzen be.

Joanito Dorronsorok egindako lan mardulean oinarrituta dago Bertso Doinutegia; gaur egun, 3.000 doinu baino gehiago dagoz jasota. Miren Izagirregaz doinuen ezaugarriez, sailkapenez eta doinuei emoten eutsen izentapenaz ibiliko da Mirari Martiarena.

Bertsolariek txapelketak aukeratzen ditue doinu barriak kaleratzeko, batez be agur eta bakarkakoetan. Azken Txapelketa Nagusian 151 doinu erabili ziran eta horreetatik 7 doinu barriak izan ziran. Doinutegi batzordeko kideen lana izaten da, doinuak sailkatzea eta partiturak egitea.

Doinutegia ezagutzeaz gan, Miren Izagirrerek bertsoakaz dituan hartu-emonak, bertso doinu gustokoenak eta bertsoaldi gogokoenak be ezagutuko doguz.



Señora Bertso Eguna eta Bertso Aroa

Soraluzen egindako I. Señora Bertso Eguneko jaialdia eta Iruñeko Bertsoaroko lehen bertso saioko bertsoaldiak ikusteko aukerea izango da zapatu gaueko saioan. Soraluzen Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe, Sarai Robles eta Eli Zaldua ibili ziran kantuan Ainhoa Larretxea eta Ainhoa Urien gai-jartzaileen esanetara.

Iruñeako antzerki eskolan egin zan jaialdian, barriz, Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain eta Eneko Fernandez ibili ziran kantuan, Ander Aranbururen esanetara.

Hitzetik Hortzera, zapatutan 21:00etan ETB1en, eta ondoren, EITB Nahieran atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu