Colette eta Jean-Claude Rabaté-k 'Unamuno contra Miguel Primo de Rivera' liburua aurkeztuko dabe
2024-02-22 10:31 KultureaBidebarrietako Liburutegian izango da, zezeilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, Colette eta Jean-Claude Rabaté-ren Unamuno contra Miguel Primo de Rivera liburuaren aurkezpena hartuko dau datorren eguaztenean, zezeilak 28. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta Luis María Sala izango da aurkezlea.
Unamuno contra Miguel Primo de Rivera
1923ko irailaren 13an Miguel Primo de Riverak bere manifestua kaleratu ebanean, Miguel de Unamunoren dictadura primorriveristaren kontra agertu zan lehena izan zan, nahiz eta dictadura hark 1930eko urtarrilaren amaiera arte iraun eban. Orduan, orden publikoa mantentzeaz arduratzen zan Severiano Martinez Anido jeneralaren kontrako burruka bat hasi eben. Unamunoren ondoan gizon talde bat agertu zan, Vicente Blasco Ibañez eta Eduardo Ortega y Gasset hain zuzen be. Hasierean, sinestezina dirudi burruka horrek hainbeste urte iraun izana; horren garaipena, erbesteratuen multzo txiki baten erresistentziaz gan, beste faktore batzuegaz izan zan; besteak beste, espainiarren esnatze progresiboa, herrialde osoan zehar oposizino-guneak eta sareak sortu izana, ikasleen ekintza erabakigarriak eta diktadurako finantza-arazoak.
Collete Rabaté
Colette Rabaté Espainiako Hizkuntza, Literatura eta Zibilizazioko ohorezko irakaslea da Tourseko François Rabelais Unibersidadean. Frantziako eta Espainiako aldizkarietan argitaratu diran Espainiako literaturari eta kultur historia garaikideari buruzko artikulu ugari idatzi ditu eta baita, Le Temps de Goya (1746-1828) (Nantes, 2006), edo ¿Eva o María? Ser mujer en la época isabelina, 1833-1868 (Salamanca, 2007) lako lanak be.
Jean-Claude Rabaté
Jean-Claude Rabaté Espainiako Zibilizazinoko katedradun emeritua da Sorbonne Nouvelle Unibersidadean (Paris III), eta zaharbarritzearen kultura-historiari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu hainbat aldizkarietan. Bere lanen artean nabarmentzekoak dira 1900 en Salamanca (Salamancako Unibertsitatea, 1997), Guerra de ideas en el joven Unamuno (Liburutegi Berria, 2001) eta En torno al casticismo (Katedra, 2005) liburuaren edizino kritiko bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!