Martiaren 1ean hasiko da XLIV. Gipuzkoako Eskolaterkoa

Bizkaie! 2024-02-22 09:46   Bertsolaritzea

Guztira, 22 bertsolari ibiliko dira kantuan.

Martiaren 1ean hasiko da XLIV. Gipuzkoako Eskolartekoa. Lau kanporaketa jokatuko dira barikuretan eta finala, apirilaren 12an izango da, Lasturren. Guztira, 22 gaztek emon dabe izana Eskolartekoan kantatzeko, eta horrela osotu dira taldeak:

- Martiaren 1ean, Aizarnazabalgo Mikel Elkartean:

  • Urko Arakistain.
  • Jakes Etxeberria.
  • Joanes Azpillaga.
  • Suhar Gesalaga.
  • Jare Antzizar.
  • Kattalin Arabolaza.

- Martiaren 8an, Andoaingo Kotoi Elkartean:

  • Xuban Urdailleta.
  • Nikola Iraola.
  • June Aiestaran.
  • Jare Bengoetxea.
  • Peru Alijostes.
  • Eñaut Olarra.

- Martiaren 15ean, Legazpiko Muruazpi Elkartean:

  • Sustrai Goenaga.
  • Amets Zubizarreta.
  • Aratz Arzelus.
  • Maddi Lasa.
  • Araitz Ramos.
  • Haritz Murua.

- Martiaren 22an, Oiartzungo Girizia Elkartean:

  • Egiar Otegi.
  • Julen Olaizola.
  • Lide Arregi.
  • Danel Etxeberria.

Kanporaketa guztiak bertso-afari formatuan izango dira, eta afarirako txartelak hemen eskuratu ahal izango dira saio bakotxaren bezperako eguerdira arte.

Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 12an Lasturko tabernan jokatuko dan finalera, eta finaleko seikotea puntuazinoz sailkatutako beste bertsolari biegaz osatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu