'Euspodcast Play' ekinema aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-02-22 08:27   Euskerea berbagai

Gazteria podcasten sorkuntzara hurreratzea da asmoa.

Eusko Ikaskuntzearen Asmoz Fundazinoak Euspodcast Play ekimena jarri dau martxan, bideojokoen inguruko podcastak eta bideo podcastak oinarri hartuz, gazteak euskerazko eduki digitalak sortzera animatzera da asmoa.

Horretarako, hamar podcast eta bideo podcast produzitu ditu. Produktuei buruz argibide teorikoak emoteaz gan, gazteek praktikarako aholkuak jaso deien.

Bestalde, baliabide horreegaz batera, idatzizko gidak be prestau ditue, materialak hainbat formatutan kontsultau ahal izateko. Material guztiak eskuragarri izango dira hemen. Horrezaz gan, Youtubera 4 bideopodcast igoko dira eta Ivoox-era, barriz, 6 podcast.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzinoa izan dau.

Gazteria podcasten sorkuntzara hurreratzea da Euspodcast Play-ren asmoa. Helburu horregaz, askotariko gaiak lantzen dira; besteak beste, formatu horren historia, gidoia idazteko gidalerroak eta podcast eta bideo podcast genero askoren adierazopenak. Halanda ze, azken urteetan gazteen artean oso ospetsu egin dan bideo podcastaren aldaera be jorratu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu