‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’, liburua plazan

Bizkaie! 2024-02-21 13:33   Kulturea

Iñaki Zabaleta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak idatzitakoa da. 

Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan lanak humanista ezagunaren pentsamenduan nazinoak eta hizkuntzeak hartzen daben lekua dau aztergai. Nazinoaren inguruko auzia beti dago presente Euskal Herrian'dino liburuaren egileak; zuzenean edo zeharka, baina auzi hori ez da gurea eta gaurkoa bakarrik eta, alde horretatik, probetxu handikoa izan daiteke Wilhelm von Humboldt (1767-1835) lako pentsalari bati erreparetea. Autore honek dinoanez, beharrezkoa da herrien identidade kolektiboez edota karaktere nazionalez galdetzeari, hain zuzen, humanista bezela ondo asko dakialako gizakia edota gizabanakoak ezin dirala giza-taldeetatik kanpo ulertu. Politika kontuan, bestela, Humboldtek aldi berean dabil prusiar uritar eta alemaniar herritar bezela ‒inoiz ahaztu barik politikea, bitarteko dala eta ez helburu‒ beti be eta oro har garbi bereiziz, teorian eta praktikan, zer dan estadua eta zer nazinoa. Bada azken hau dala-eta, nazinoa kontzeptua ulertzerakoan, hizkuntzeari erreparau beharra azpimarratzen dau.

Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (Donostia, 1966)

Filosofian lizentziau zan Deustuko Unibersidadean eta, batxilergoan irakasle ibili ondoren, Koloniako Unibersidadean doktorau zan. Egun UPV/EHUko Filosofia Saileko irakaslea da, baita Joxe Azurmendi Katedrearen koordinatzailea be. Haren arretagune nagusia, ikerketeari begira, Wilhelm von Humboldt pentsalariaren obrea da; horri jagokonez, argitaratu ditu liburu bi: Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (Jakin, 2005) eta Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria (UPV/EHU, 2017).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu