'Oppenheimer' filmak zazpi BAFTA irabazi ditu

Bizkaie! 2024-02-20 09:38   Zinemea

Bayonak ezin izan dau nazinoarteko film onenaren saria lortu.

Oppenheimer, Christopher Nolan ingalaterrakoaren filmak, zazpi sari jaso ditu Bafta Britainiar Zinemearen Sarien 77. edizinoan; film eta zuzendari onenaren saria (Chritoper Nolan), gizonezko aktore onenaren saria (Cillian Murphy), bigarren mailako gizonezko aktore onenarena (Robert Downey Jr.). Horreezaz gan, banda, muntaketa eta argazki onenaren sariak be irabazi ditu.

Yorgos Lanthimos zuzendariaren Poor Things filmak, barriz, bost sari irabazi ditu, horren artean emakumezko aktore onenaren saria (Emma Stone). Goya sarietan izugarrizko arrakastea izan ondoren, Bayonak ezin izan dau BAFTA Sarietan irabazi, izan be, The Zone of Interest (Jonathan Glazer)-ek lortu dau nazinoarteko film onenaren aurtortzea.

Gaueko irabazle nagusiez gan, Anatomie d'une chute (Justine Triet) gidoi onenaren saria irabazi dau eta Da'Vine Joy Randolph-ek, bigarren mailako aktore onenaren saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu