AEK-k euskerea ikasteko eskubidea aldarrikatu dau

Bizkaie! 2024-02-19 10:31   Euskerea berbagai

Maila administratiboan egoera irregularrean dagozan personantzat.

AEK-k Paperezko bizitzak izeneko adierazpena irakurri dau 23. Korrika hasiko dan urian, papelik bako herritar asko batzen diran ingurunean hain zuzen be. AEKren Artezkaritza Konseiluko Aize Otañok irakurri dauen adierazopenak esaten dauanez, herritar guztiei bermatu behar jake berezko hizkuntzea ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dabe eskubide hori, herritarrei ezagutzea doban eskainiz. Otañok gogorarazo dau urtez urte hazten dagoala eskubide barik dagozen personen kopurua: zoritxarrez, herritar horreek ezin dabe euskerea doban ikasi, hemen eta orain, papelik ez izateak beren izatea be ukatzen baitau. Horren aurrean, geuk lau haizetara aldarrikatu nahi dogu inor ez dala ilegala, eskubide guztiak, eskubide berberak, danontzat dirala.

Halanda ze, AEK-k dei egin deutse Euskal Herriko administrazino nagusiei, Bada momentua neurriak hartzeko euskal herritar guztiek euskerea doban ikasteko aukerea izan deien. Papelik gabe, ez gara, ez gagoz. Baina hori ez da printzipio baliogarria euskerearen komunidade zabala osotzen dogun herritarrontzat. Inor kanpoan itxi barik; herriaz Harro, herria batuta. Harro Herria.

Horrezaz gan, Ane Elordi Korrika-ko arduradunak ekitaldi berean adierazo dau euskerearen komunidadea indartzeko ezinbestekoa dala heltzen diranak besoak zabalik hartzea: horrek be euskeraren herriaren parte dira, eta lehenagotik hemen gagozenon eginbeharra da horreen bidea samurtzeko tresnak eskaintzea. emotea.

Irungo Harrera Sareko kide Alaine Aranburuk be hartu dau parte Oiasso Museoan izandako ekitaldian. Harek esan dauenez, euskerazko kultur eduki asko dago mugen eta arrazakeriaren bueltean, eta horreetako batzuek Irungo Harrera Sarea zeharkatzen dabe. Gaurko ekimenak euskarri eta sortzaile horreei plazatxoa emoteko oso aukerea ona iruditu jaku.

Bertaratu diranak, Lehen saiakera film laburra ikusi dabe, baita Amets Arzallusen bertsoak eta African Vibes jantza bikotearen saioa be.

Paperezko bizitzak ipuin lehiaketea

Ekitaldian bertan aurkeztu dabe Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa be, herritar guztiek euskerea doban ikasi ezin dabela salatzeko asmoz. Halanda ze, lehiaketan parte hartu nahi dauenak, euskeraz egin beharko dau maila administratiboan egoera irregularrean dagozan personen egoeraren inguruko kontakizun laburra. Oinarri zehatzak AEKren eta Korrikaren webguneetan konsultau daitekez. Lanak jasoteko azken eguna martiaren 25a izango da, eta sari banaketea apirilean egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu