Kultura Digitalari buruzko 'Hala, Birala! campusa' atondu dabe euskeraz

Bizkaie! 2024-02-19 09:39   Euskerea berbagai

Izena emoteko epea zezeilaren 19tik 25era izango da, 2012-2013an Bilbon jaiotakoentzat.

Campusa eskolako oporraldian izango da Euskararen Etxean, apirilaren 2tik 5era, eta gai honeek jorratuko ditu: stop motion animazino-teknikea, euskerazko bideo-jokoak eta edizinoa, sare sozialen eta bideoen inguruko erabilera eta portaera egokiak.

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazinoak kultura digitalari buruzko euskerazko campusa atondu dabe 2012-2013an Bilboko jaiotakoentzat. Zezeilaren 19tik 25a izango dabe plazea eskatzeko epea.

Kontuak kontu, egunero, 9:30etik 14:00etara, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzeagaz ibiliko dira ondoko helburuei eutsiz, ikus-entzunezko edukiak sortzeko teknika eta sormena lantzea euskeraz; sare sozialen erabilereari buruz hausnartzea eta ikuspegi kritikoa lantzea; euskerazko bideo-jokoen munduan sartzea; eta modako sare sozial erabilienen edukiak, erreferenteak eta joerak lantzea euskeraz.

Parte hartu nahi dabenek info@azkuefundazioa.org eta euskera@bilbao.eus helbideetan lortu leikie prozedurearen berri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu