Lakuntzako Muga Zero taldeak irabazi dau

Bizkaie! 2024-02-19 09:18   Musikea

Lehiaketearen helburua euskal musika talde barriak indartzea da.

Lehengo aldiz musika lehiaketa bat jarri martxan Herri Urratsek. Maketa lehiaketea euskaraz abesten daben taldeentzako.

Urtero talde ugari jarten dira kontaktuan Herri Urratsegaz, danek jo nahi dabelako egunean bertan; hori ikusirik aurten lehengo aldiz musika lehiaketea atontzea pentsau dau Herri Urratsek.

Euskaraz abesten dauen edozein taldek 3 abesti (Gehien jota) bialdu behar izan ditu wetransfer bidez herriurrats@ikastola.eus helbidera. Abestiakaz batera dokumentu batean taldearen izena, jatorria eta kontaktua jaso eta bialdu beharko dira.

Ekimen honetarako Badok atariaren laguntzea dabe, izan be, bertan aurkezten diran talde guztiakaz zerrenda bat osotzea da asmoa.

Kontzertuak

Iruña Rock Jaialdian, martiaren 1ean; Lakuntzan, martiaren 9an; eta Elkar Mugi Jaialdian, maiatzaren 31n.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu