Euskadi kultura eta sormen-industrien munduko erdigune izango da apirilaren 15, 16 eta 17an

Bizkaie! 2024-02-16 13:01   Kulturea

Helburua, sektorearen eredua eta azken barritasunak ezagutzera emotea da.

Eusko Jaurlaritzeak bultzatutako Districts of Creativity (DC) Network nazinoarteko sarearen Sormenaren Mundu Foroa hartuko dau eta aitatu hiru egun horreetan, munduko hainbat lekutako ehunka persona Bilbon, Gasteizen eta Donostian izango dira sormenaz, barrikuntzaz eta enpresa-senaz eztabaidatzeko. Izena emoteko epea zabalik dago Kultura eta Sormen Industriei buruz ideak trukatu, ikasi eta gizarte bidezkoago eta bardinzaleago bati egiten deutsen ekarpena balioetsi nahi dauen edozeinentzat.

CWF24 urte birik behin atontzen dan Districts of Creativity (DC) Network sarearen ekitaldi bereizgarria da. Aurreko edizinoa 2022an izan zan, Baden-Württembergen (Alemania). Oraingo honetan, Euskadi arduratuko da Kultura eta Sormen Industrien sektoreko oinarrizko pertsonak hartzeaz, gobernu, enpresa eta hezkuntza-esparrukoak, sormenari, barrikuntzeari eta enpresa-senari buruz eztabaidatzeko.

Barrikuntza eta oparotasuna sustatzeko, gizartean diziplina arteko sormena bultzatuko daben praktikak konpartidu eta jorratzeko helburua Sormenaren Mundu Foroaren zigilu bereizgarria da. Halan da be, aurtengo edizinoak –Euskadin egingo dan CWF24– urrats bat harago joan nahi dau eta lanbide, harru-emon edo enpresa-proiektu barriak sortu hiru euskal uriburuetan batuko diran eragileen artean, Euskadi lankidetzarako lurraldetzat hartuz. Horretarako, programa ofizialean, eskualdeek beteten daben zeregina balioan jarriko da eta alderdi honeetan oinarrituko da:

Kultura eta Sormen Industrietara bideratutako politika aitzindariak, azken urteotan Euskadin garatuak eta Euskadiko Espezializazino Adimendunaren Estrategia (RIS3) martxan jartea. Hortik dator CWF24ren goiburua: Kultura eta sormen-ekosistemak: gobernantza-ereduak eta barrikuntzea.

CWF24ren helburuak lortzeko lau arlo tematiko hautatu dira. Arlo horreetako bakotxa Euskadiko erakunde garrantzitsu batek koordinetan du, gaiotan esperientzia zabala dauenak, baita proiektuen koordinazinoan be. Arlo bakotxeko oinarrizko eragileek, euskal erakunde bat buru dabela, ekitaldiaren aurreko hilebeteetan lan egin dabe arloko erronka nagusiak eta jardunbide egokien kasuak identifiketako. Arlo tematiko guztiek zeregin garrantzitsua izango dabe Foroan eta hautatutako kasu arrakastatsuetako ordezkariek parte hartuko dabe. ATen bidezko ikuspegi hori eta aurretiazko lan-prozesua dira aurtengo edizinoko barritasun nagusietako bi, ekitaldiaren programeari sendotasuna, aniztasuna eta izakera parte-hartzailea emoten deutsenak:

1. Gobernantza eta Kultura eta Sormen Industriak.
2. Barrikuntzea Kultura eta Sormen Industriakaz eta industria horreen barruan.
3. Kultura eta Sormen Industrietako enpresak eta merkatuak.
4. Hezkuntza eta ikerketea Kultura eta Sormen Industrietan.

Kontuak kontu, emon izena hemen. Epea apirilaren 5era arte egongo da zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu