Tattak bere lehen albuma, 'Martin' izenekoa argitaratu dau

Bizkaie! 2024-02-16 11:13   Musikea

Diskoa Arrasateko Irati Tabernan aurkeztuko dabe gaur.

Aro barri honetan soinu propioa sortu eta adiskidetasuna, konfidantzea eta maitasuna balioesteko bildurrak eta segurtasunik ezak gainditzen ditu.

Disko barrian, Tatta&Densok oinarrizko zeregina beteten dau, produkzinoaren arduradun nagusia baita eta Tattagaz batera sormen prozesu osoan parte hartzen baitau. Abesti guztietan bere influentzia igarten da eta kantu bakotxa egituratutako moduan agertzen da, instrumentazinotik produkzinoko soinura arte.

Proiektu honek aldaketa esanguratsua dakar, izan be, artista biek soinu argirik euki ez eta estilo asko esplorau behar izan ditue, estilo eta estetika sendoa zehazteko. Eraldaketea ez da musikara bakarrik mugatzen; maila personalean be urrats garrantzitsua da. Etxean grabetea da gauza bat eta bestea estudio profesional batean lan egitea, bizitzan norabide argirik ez izatetik guztia musikearen alde egiteko prest egotea.

Denso ez eze, Maida, JayCas eta Malakias lako produktoreek be euren sormen-ikuspegia eta artea eskaintzen ditue diskoko produkzinoan eta horreen eta albumeko artista nagusien arteko lankidetzeak Martin-en dagozan musika estiloen aniztasunari eta aberastasunari laguntzen deutso.

Bengo, Fane, Axeri eta Emeka lako artistakaz egindako lankidetzeak, euskal musika eszeneak taldean lan egiteko eta askotariko soinuen amalgama bat sortzeko gaitasuna erakusten dau, izan be, disko honetan rock, akustiko, rap, trap, techno, bachata eta jersey-club estiloak dagoz..

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu