'Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea' erakusketea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-02-16 08:30   Kulturea

Zezeilaren 16tik irailaren 15era egongo da ikusgai.

Guggenheim Bilbao Museoak Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea aurkezten dau. BBK babesle duen erakusketeak agirian jartzen dau Guggenheim Fundazinoak mugimendu artistiko horrekiko dauen konpromisoa, izan be, pop arteko sortzailerik adierazgarrienen funtsezko 40 artelanez osotua dago, eta mugimenduaren legatua zabaltzen daben proposamen garaikideen atal bat be badu.

Erakustea, zezeilaren 16tik irailaren 15era egongo da ikusgai eta komisarioak, Lauren Hinkson eta Joan Young (Solomon R Guggenheim Museum) arte arduradunak izan dira.

Bertan izan dira: Lauren Hinkinson, komisarioa; Gorka Martínez, BBKren Zuzendari Nagusia; Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua eta Gobernuaren bozeramailea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Mariët Westermann, Director and CEO Elect, Solomon R. Guggenheim Museum & Foundation; Amaia Arregi, Bilboko behin-behineko Alkatea; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia; eta Joan Young, komisarioa.

Erakusketako artelanak burutsuak eta ironikoak dira sarritan, eta kultura herrikoiaren goraipamentzat har daiteke, baina baita haren kontrako kritika garraztzat be. Solomon R. Guggenheim Museumek hasiera-hasieratik hartu eban Pop artearekiko konpromisoa, mugimenduaren baliozkotze instituzionala adierazoz 1963ko Six Painters and the Object erakusketean.

Erakusketak batzen dituan lanetako bat Claes Oldenburgen eta Coosje van Bruggenen Luma-bola biguna monumentala da; haren berealdiko tamainak umorez txikitzen dau museo-esparrua eta, era berean, nabarmendu egiten dau museoak dauen eginkizuna, kulturearen eta hezkuntzearen egoitza ezeze, aisiarako eta entretenimendurako leku bezela be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu