Libertimendua Hitzetik Hortzeran
2024-02-16 08:00 BertsolaritzeaBaigurako Libertimendua izango da ardatz.
Baxe Nafarroan izango dira aste honetan Hitzetik Hortzerako lagunak, Baigurako Libertimenduaren gorabeherak ezagutzeko. Inauteri giroko saioan Peio Berterretxe antzerki zuzendariagaz alkartuko da Mirari Martiarena Irisarrin, izan be, bertan egin dabe aurtengo Baigurako Libertimendua.
Antton Lukuk Libertitzeaz liburuan Libertimenduak ia desagertuta edo galduta dagoala adierazo ostean, barreskuratu egin zituan bere lizeoko ikasleekaz. Donibane Garazi aldean hasi zan, pixkanaka Baxe Nafarroako beste gune batzuetara zabalduz, baita Lapurdira eta Euskal Herriko beste leku batzuetara be. Libertimendua atondu eta egiteak Baigurari egiten deutson ekarpenaz berba egingo dau da Peio Berterretxek.
Antzerkiak, jantzak eta bertsoek osotzen dabe libertimendua eta bakotxaren lana eta funtzinoa zein dan adierazoko deutso Peio Berterretxek Mirariri. Ha egitasmoa, proiektu kolektiboa da eta gai politikoetan kritikotasuna lantzea izaten dabe helburu.
Horrezaz gan, Peio Berterretxeren antzerki ibilbidea be jorratuko dabe. Makean antzerkia egiten hasi zanetik, Frantzian egindako urteez eta gaur egun antzerkiagaz lotuta dituan proiektuez berba egingo dabe.
Irisarri eta Pasaiako bertsoaldiak
Irisarriko Libertimenduko bertsoaldiak eskainiko ditue asteko Hitzetik Hortzeran. Bertan kantuan ibili ziran Amets Arzallus eta Mizel Mateo.
Bestetik, Pasaian Bixi-Bixi Alkarteak antonduko jaialdiko bertsoaldiak izango dira. Amaia Agirreren esanetara Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Oihana Iguaran bertsolariek kantau eben, Juanba Berasategi aretoan.
Hitzetik Hortzera, zapatutan 21:00etan ETB1en, eta ondoren, EITB Nahieran atarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!