XXV. Miguel de Unamuno Saiakerearen deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2024-02-15 09:05   Kulturea

Izena emoteko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. edizino barriaren proposamenak aurkezteko epea edegi dau. Deialdi horren lanak jasoteko epea apirilaren 30ean, domekan, zarratuko da.

Urtero lez, modalidade bi atondu ditue: Gaztelaniazkoa eta euskerazkoa. Modalidade biek 6.000 euroko saria izango dabe eta horrezaz gan, saritutako lanak argitaratzeko aukerea be izango dau.

Parte-hartzea zabalik dago 18 urtetik gorako edozein nazinoalidadetako egileentzat, Euskadiko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten baditue. Lanak argitaratu eta saritu bakoak izan behar dira; lana entregau ostean aldaketarik balego, horren barri emon beharko deutse idazleek epaimahaiari. Gitxienez 100 orriko eta gehienez 250 orriko luzerea izango dabe, DIN A-4 muetako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-muetea erabilita eta neurria 12koa izanik. 1,5eko espazioa itxiko da lerroen artean.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. edizinoko deialdian parte hartzen dabenek PDF formatuan bialdu beharko ditue lanak, udal webgunera. Link horretan konsultau daitekez oinarriak, baita izena emoteko formularioa be.

XXIV. edizinoa

Igazko edizinoan, gaztelaniazko modalidadean Daniel Garcíaren El otro decir, la otra orilla, izan zan irabazlea. Euskerazko modalidadean, barriz, Joxe Manuel Odriozolak irabazi eban Sekularizazioa Euskal Herrian lanari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu