Zizurkil Blues Gaua, zezeilaren 24an

Bizkaie! 2024-02-15 08:33   Musikea

Jod Buddy, Behi Bi Blues eta Susan Santos izango dira protagonista.

Hiru handi batuko dira urteroko hitzorduan Zizurkilen:


Jod Buddy Atxulondo Tabernan, arratsaldeko 19:00retan:

Blues-Rocksteady made in Finlandia, Raulamo abeslari, gitarrista eta konpositore finlandiarrak bere sorterrian azaldutako blues musikari gehienakaz jo dau, zer esanik ez Estadu Batuetara egindako erromesaldietan: Howard Armstrong, Eddy Clearwater, Maceo Parker, Lazy Lester, Thunderbirds, Junior Watson, Rick Holmstrom, Larry Taylor, Chris Thomas King, Lynwood Slim, Paul Senegal, Jim Kweskin, Doyle Bramhall, Gene Taylor jauna, Doug MacLeod, Lurrie Bell, Diz Watson...

Jimmy Reeden estiloko abestiak daukaz errepertorioan eta batzuetan Hound Dog Taylorren hirukoteak aina zarata ataraten dau. Howlin’ Wolf-en dakarzku gogora, beste batzuetan Howlin; musika sosegatua egiten dauela agiri da haren biografian eta, egia esan, Jo Buddyrena sosegatutzat joten bada, zelakoa ete da musika basatia Finlandian!

Jod Buddyk estilo personala dau, berezkoa. Bizipoza transmitiduten dau musikan baina gordina, aroaz gaindikoa, lurtarra eta espirituala be bada. Gumbo Rattle & Roll aberatsa eta pikantea; Ragtime, Swing, New Orleans Rhythm & Blues, Swamp Boogie, Down Home Blues, Boogie Woogie, Jump Blues, Cajun, Zydeco, Gospel, Soul, Hillbilly, Western Swing, Rockabilly, Ska, Rock Steady, Surf & Garage Rock, Latin Grooves, Heartfelt Ballads..., baita Afrika mendebaldeko edo flamenko espainiarreko erritmoen oihartzunak be!

Zuzeneko errepertorio malgu eta moldakor hori jatorrizko abestietan oinarritzen da gehienbat, baina estilo propioagaz eta Jo Buddyren obrea balitx lez entzuten da.

Musikearen errepidean hartutako berrogei urteko esperientziak, hamasei herrialdetan emondako milaka zuzenekoek eta grabaketa saio ugariek erakusten dabe musikariaren talentua eta indarra.

Behi Bi Blues Egarri Tabernan, gaueko 23:00etan:

Axkaiter Pelox eta Gaizka Azkarate dira eta bikoteak sorturiko berezko kantuez eta 50. hamarkadako blues abesti euskeratuak ditue erfrepertorioan, blues akustikoa Deba bailaratik. Aurrez bestelako ibilbideak eginak ziran bluesaren bidean baina bat egin eben gitarra, ahotsa eta aho-soinua batzen dituan formatu txiki eta erosoan. Jam saioen filosofiaren jarraitzaile sutsuak dira eta musikea lagunakaz konpartidutea dabe helburu. Letra labur gogoangarriakaz, intentzinoz beteta deslaintzen ditue kantuak, aurreretxirik barik. Azken buruan, gustoko ditue erritmo eta rockaren bideak.

Sakrilegioa? Egiten badabe be, nahita egina izango da. Gustetan jaken estiloan sartu dira, ondo pasetako, ikasteko eta euren neurrian eragiteko be.

Susan Santos Egarri Taberna, gaueko 23:45ean

Musikea da Susan Santosen pasinoa; autodidaktea abesten eta gitarrea joten, abesle eta gitarrajole ezkerti honek holan eroan eban aurrera nahi izan eban proiektua, hau da, power hirukote bat rock, blues, country eta amerikar sustraiko beste musika batzuk buztartuz, abesti propioak eta musikea ulertzeko estilo originala. Urte askotan ibili da Europan, Mexikon eta AEBetan birak eginez aretoetan eta klubetan, baita jaialdietan be, Billy Gibbons lako nazinoarteko artistakaz eszena partekatuz (ZZTop). Sarien atalean, Susanek Best Musician Performance irabazi eban European Blues Awards sarietan 2018an eta Best Album Femele 2019an, LA Music Critics Award-en (Los Angeles, Kalifornia) No U Turn
lanagaitik.

Bost disko argitaratu ditu: Take me home (2010), Shuffle Woman (2012) eta Electric Love (2014), Skin & Bones (2016) eta No U Turn (2019).

Susanen ahots bereziak, gitarreagaz dauen estilo erakargarriak, agertokian dauen presentzia indartsuagaz batera, arrastoa ixten dabe blues garaikidearen eszenan. Lider-Woman honek izerdia eragiten deutso gitarreari lerro zorrotz eta bihurri, riff boteretsu, slide dotore, sigi-sagako erritmoetara behartuz, bere lagun boteretsu eta ezin ankerragoak interpretautako abesti handiek marketan baitabe esparrua.

Susan Santosek 2024ko zezeilean Sonora Tour bira barriari ekingo deutso azken diskoa aurkezteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu