Udabarriko birea aurkeztu dau Merina Gris taldeak

Bizkaie! 2024-02-14 13:01   Musikea

Donostiarrak Primavera Sound (bagilak 1), Mad Cool Festival (garagarrilak 7) eta Donostiako Jazzaldian (garagarrilak 25) be izango dira.

2024a, barriz, lilili single barriagaz estreinau eta datozen hileotarako bira luzea iragarri dabe: Donostian hasiko da martiaren 3an, Gure Ahotsak ikuskizunaren barruan. Bigarrena, barriz, Bilbon izango da apirilaren 13an, Zei Fest jaialdi entzutetsuan. Hirugarrena Vigoko Rebullon-en, apirilaren 20an.  Ganerako hitzorduak non eta noiz izango diran jakiteko begitu alboko kartelean.

Merina Gris

2020an sorturiko proiektua da, Sara, Julen eta Paskalen eskutik. Taldeak urte haretako urrian egin eban debuta Besteek Zer kantuagaz, euskal eszenan bide bat markau eta etorriko ziran hurrengo Saiatzen naiz, 90, Ez Geratu Azalean edo Cris Lizarragaren (Belako taldeko abeslaria) kolaborazinoagaz egindako Ardi Latxen Herrian lakoei bidea zehazteko. Pop abesti sutsuak eta indartsuak, abangoardia eta nostalgiak belaunaldi barrien ereserkiak ekarri ditu eta taldea estadu mailan kontuan izateko artisten artean kokatu dabe.

2022ko martian estreinau eben Zerua Orain, debut LPa, Ed Is Dead-ek produzidutakoa; urteko albumik onenen zerrenda bat baino gehiagotan sartu dau prentsa espezializatuak (Mondo Sonoro, Binaural, DOD Magazine) eta debut kontzerturako sarrerak 24 ordu baino gitxiagotan agortu ondoren, estadu eta nazinoarte mailako 35 kontzertu baino gehiagoko bidea egin dabe. Identidadearen presentzia bisuala nabarmentzen da, maskarauta dagozan hiru persona anonimogaz, indarra zer kontzeptuan jarriz, nor-en beharrean. Artea personearen aurretik.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu