III. Punto Zero, martiaren 15etik apirilaren 13ra

Bizkaie! 2024-02-14 12:28   Musikea

Bilboko BBK Salan izango dira kontzertuak.

Bilboko Kale Nagusiko espazioak 7 banda programau ditu hogeita hamar urtetik beherakoentzat pentsautako lau hitzordutan, bai ikusleentzat, bai oholtzan egongo dirn artistentzat be.

Martian eta apirilean zehar izango dira kontzertuak eta batez be emakumeak agertuko dira oholtzan eta tokiko eszenea babestea da asmoa. Kale Nagusiko lokala musika proposamen barritzaileak ezagutzeko gunea izango da eta atontzaileek 7 talde aukeratu ditue eta, lau hitzordu, BBK Sala 30 entzule baino gitxiagokoentzat izango dira. Kontzertu guztietan jentea zutunik izango dira, aretoko besaulkiak kenduta. Sarrerak salgai dagoz (BBK Salako leihatilan eta webgunean), 12 eta 18 euro arteko prezioan.

Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Judeline, VVV, Eddi Circa eta Shego izango dira.

Judeline

Hirugarren edizino hau martiaren 15ean hasiko da Judeline-ren zuzenekoagazn. Aukeraketa horrek agirian ixten dau uriko ahots gazteenei eta etorkizun oparoena dabenei babesa emoteko atontzaileek erakutsitako gogoa, izan be, 21 urtegaz, Cadizeko musikariak BBK Liven, Primavera Sound edo Argentinako Lollapalooza jaialdian jo dau. Datorren udan, Bartzelonako Sónar ospetsuan be izango da. Artean edade txikikoa zela argitaratu eban lehen singlea Judelinek (bere benetako izena Lara Fernández Castrelo da) eta orain urte bi De la luz” izeneko EPa argitaratu eban. Horregaz, erantzun bikaina izan eban (trap, reggaeton...) baina, aldi berean, Andaluziako sustraiak (flamenkoa, arabiar soinuak...) ahaztu barik. Musikearen industriako izen handiakaz kolaborau dau (Alizzz-egaz, besteak beste), gai apurtzaileak jorratzen ditu kantuetan (sexualidade edegia, adibidez) eta Universal diskoetxe multinazionalagaz kontratua sinatu barri dau.

VVV [Trippin'you])

Martiaren 22an, Punto Zero 2024 zikloko bigarren hitzorduan VVV [Trippin’you] madrildarrek joko dabe. Joan dan abenduan bertan behera itxi behar izan eben Bilbon eskaintzekoak ziran kontzertua, osasun-arazoak zirala eta. Beren burua neobakalatzat jo eben hasieran, baina orain Mostoleseko elektronika erradikala egiten dabe. Taldea gaztea izan arren, hirukoteak hamarkada bat daroa lanean, eta lau disko argitaratu ditu (barriena, Vaciador, igaz). Adrián Bremmer (ahotsa), Elinor Almenara (tekladuak eta gitarrak) eta 'Salvi' (baxua) dira taldekideak, izan be, belaunaldi baten ahotsa izan ez arren, kantuetako berbetan 30 urtez azpikooi interesetan jakezan gaiak jorratzen ditue.

VVV [Trippin'you]-ren aurretik, Alai artista tolosarrak joko dau, VillasoundBilbaoren laguntzeari esker. VillasoundBilbaok 2022an aukeratu eban, Estaduan bira bat egiteko. Artista eta produktore elektroniko hau Berklee College of Music-en hezi zan eta, bere ikasketen azken lana izan zan Ozen (2021) estreinako diskoa argitaratu eban.

Eddi Circa

Apirilaren 6an, Eddi Circa madrildarraren hitzordua izango da. Ez dau ohiko kontzertua eskainiko, zuzeneko musikearen konbentzionalismoetatik aldenduko dan ikuskizuna izango da, izan be, orain gitxi kaleratu duen albumaren zuzenekoetarako (En el bosque un claro, 2023, María Zambrano filosofoaren Claros del bosque liburuan oinarrituta), emakumezko lau musikarigaz batera agertokira igoteaz gan, artista bisual bat be alboan izango dau. Fisika ikasketak amaitu ondoren, Eddi Circa doktoregoa amaitzen dago orain eta, horren ostean, bere estreinako disko txalotuaren aurkezpen-bireari ekingo deutso; identidadeagaz eta askatasunagaz konprometidutako artistea naz eta nire musikan lesbianez berba egiten dot lesbiana bezela definiduz neure burua, baina horrek ez deutse nire istorioei unibersaltasun brintzarik kentzen disidenteek sentiduten doguna unibersala be badalako.

Kontuak kontu, Amaia Miranda leioarrak emongo deutso hasierea kontzertuari, sensibilidadea, lasaitasuna eta edertasuna oinarri dituan bere musika-oasiagaz. Bizkaitarraren musikeak Amaia edo Christina Rosenvinge musikariakaz kolaborazinoak egiteko aukerea eskain deutso orain arte.

Shego

Punto Zero 2024 apirilaren 13an amaituko da emakumezkoek osotzen daben Shego hirukoteagaz. Gitarreagaz egindako riff sendoak eta letra zuzen, lotsabako eta ironikoak dira hirukotearen ezaugarri nagusiak. Maite, Charlotte eta Raquel madrildarrek 2021ean egin eben debuta Tanto chicos malos y tan poco tiempo EPagaz eta, ordutik, Zaharagaz kolaborau eta BBK Live, Sonorama edo Low Festival jaialdietan jo dabe. Euren lehen disko luzeak, Suerte, chica (2023) izenekoak erakutsi deusku musikaren eszenan iraultzea eragiteko sortutako talde boteretsua dala. Pop, rock eta punkaren nahasketa personala eskaintzen dau, ikutu elektronikoakaz eta psikodelikoakaz. Egun horretan, Conxita eta Fermí Herrero anai-arreba katalanak, hau da, Tronco bikotea, izango da hasierako artista gonbidatua eta abesti naif eta kostunbristak eskainiko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu