Karmele Jaiok 'Amor Capital' liburua aurkeztuko dau Bilbon
2024-02-14 11:20 KultureaBidebarrietako Liburutegian izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Datorren martitzenean, zezeilak 21, Karmele Jaioren Amor Capital liburuaren aurkezpena egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Hitzordua, Bidebarrieta Liburutegiaren Areto Nagusian izango da 19:00etatik aurrera.
Amor Capital
Martin hil egin da. Hiletan, Olgak, urtebete lehenagora arte bere maitalea izan zanak, pentsatzen hasten da nola obsesionau zan izan eben harreman horregaz eta zein txarto geratu zan Martinek esan eutsonean ez ebela gehiago ikusi nahi. Momentu horretan, Olga Martinekiko mendekotasun emozionala duela autortzen hasten da eta, aldi berean, haren heriotzaren arrazoia zein izan daitekeen bilatzen hasten da. Bien bitartean, Laia, Olgaren ikasleetako bat, doktore-tesia idazten ari da: maitasunaren bidegabekeriaren analisia da eta nola emakumeei amodioa horreen bizitzearen erdigune bihurtzen nola irakatzi zaienari buruzkoa izango dana.
Karmele Jaio (Vitoria-Gasteiz, 1970)
Hiru kontakizun-liburu idatzi ditu, azkena No soy yo (Destino, 2022), poesia-liburu bat, eta beste lau elebarri: Las manos de mi madre (2008), zinemara eraoan zan, sari ugari jasoz. Hainbat hizkuntzetara itzuli dabe eta bere ingelesezko bersinoak English Pen Translates Award saria jaso eben 2018an; Música en el aire (2013), La casa del padre (Destino, 2020), kritikearen eta publikoaren aldetik arrakasta handia lortu eban, eta Euskadi Literatura Saria eta urteko euskerazko Libururik onenaren sariak jaso ebazan Nafarroako Liburu Denden Alkarteak eta 111 Akademiak egotzita.
Bere lanak zinemara eta antzerkira eroan dira eta bere kontakizunak hainbat antologiatarako aukeratu izan dira, besteak beste, Best European Fiction 2017 (Dalkey Archive Press, 2017) eta The Penguin Book of Spanish Short Stories (Penguin Classics, 2021).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!