'Global Entrepreneurship Monitor'-eko egoitza izango da Bilbo
2024-02-14 08:35 KultureaTopaketeak, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauka.
Bilbo GEM Entrepreneurship Monitor Global 2025 batzarra hartzeko mundu-egoitza hautatu dabe. Ekitaldi horrek berebiziko garrantzia dauka ekintzailetzearen eremuan mundu mailan. Iragarpena 2023/2024an Marokon egindako Global Entrepreneurship Monitor-en txosten orokorraren aurkezpenaren testuinguruan egin da. Topaketeak, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauka, SPRIren bidez.
EEB-OVE Ekintzailetzearen Euskal Behatokiak (GEM Euskadi) Bilboren hautagaitzea aurkeztu eban, uriaren puntu klabeak nabarmenduz: Euskadi ekintzailetzarako ekosistema bikaina, Estaduko rankingeko liderra, Europar Batasunaren batez bestekoa gainditzen dau eta Estadu Batuenaren antzekoa da.
20 urteko eskarmentuagaz, EEB-OVEren ikerketa-taldeak ibilbide sendoa egin dau ekintzailetzearen fenomenoa Euskadin neurtzeko jardueran, hiru euskal unibersidadeen laguntzinoagaz: Euskal Herriko Unibersidadea, Deustuko Unibersidadea eta Mondragon Unibersidadea. Ganera, Bilbo atzerriko inbersinorako europar uri onenen top 10ean dago. Atzerriko inbersinoaren erakargarritasunak Bilbo Europako uririk onenetakoa bihurtzen dau helburu horretarako.
Bilbo, ekintzailetzeari buruzko mundu mailako erreferentea dan ekitaldiaren egoitza bihurtuta, ekintzailetzearen erdigunea izango da eremu globalean. Batzarrean 50 herrialde baino gehiagotako akademiko eta aditu ospetsuak egongo dira eta horrek nabarmen aberastuko dau ekintzailetzearen fenomenoaz dakiguna. Idea-truke orokor horrek ulermen sakonagoa eta nazinoarteko lankidetzarako aukera baliotsuak sortuko ditu Bilbo, Bizkaia eta Euskadirentzat.
Batzarrak munduko txoko askotako talentu ekintzailea ekarriko dau urira, Bizkaiko lurraldera eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidego osora. Dei-efektu horrek, duda barik, tokiko komunidadea mesedetuko dau, eta Bilbo ekintzailetzarako uri klabe bezela kokatuko dau mundu mailan.
GEM Global
Global Entrepreneurship Monitor partzuergo bat da, mundu zabaleko estaduetako taldeakaz kolaboretan dauena. Ekintzailetzearen dinamikak ulertzeko nazinoarteko lankidetzearen garrantzia nabarmentzen dau. 24 urte baino gehiagoko datuek erakusten dabe GEM ekintzailetzeari buruzko ikerketa globalean itsasargi dala. Euskadiko GEM lantaldearen (eta besteen) parte-hartze aktiboa oso garrantzitsua da, oinarrizkoa munduko enpresa-mundua ulertzeko orduan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!