Juan Gómez Barcena eta Juan Manuel Gilen Bilbon izango dira

Bizkaie! 2024-02-13 10:16   Kulturea

Bidabarrieta Kulturgunearen Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean zikloaren barruan.

Datorren martitzenean, zezeilak 20, Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean zikloaren hitzordu barri bat atondu dau Bizitako eta iruditutako denpora izenburupean.

Topaketea, 19:00etan hasiko da, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian, eta bertan izango dira Juan Gómez Bárcena eta Juan Manuel Gil idazleak Elena Sierra kazetariagaz batera, azken hau moderatzaile bezela.

Beharrezkoa al da irakurleek une oro jakitea, noiz geratzen diran istorioak ala iraganeko ideia al da hori? Zenbateko garrantzia dauka elebarri bat idazterakoan denporari buruz egiten dan hausnarketea? Esan liteke denporearen kontua funtsezkoa dala nobela batean? Horreek izango dira topaketean  eztabaidatuko diran gai batzuk.  

Juan Gómez Bárcena (Santander, 1984)

Literaturearen Teorian eta Liuteratura Konparatuan eta Historian lizentziatua Madrilgo Complutense Unibersidadean, bere lehen elebarria El héroe de Duranza 2002an kaleratu eban. Hortik aurrera, hainbat beka jaso izan ditu, esaterako, Antonio Gala Fundazinoaren edo Erromako Espainiako Akademiaren eskutik. 2014an El cielo de Lima liburua argitaratu eta Nafarroako Ojo Crítico Saria irabazi eban.

Juan Manuel Gil (Almería, 1979)

Hispaniar Filologian lizentziatua, 2004an argitaratu eban lehen liburua: Guía inútil de un naufragio,  Andalucía Joven de Poesía Saria irabaziz. Geroztik, hainbat lan egin ditu, Inopía (2008), Un hombre bajo el agua (2019) edo Mi padre y yo. Un western (2012). Azken horregaz, Argaria Saria irabazi eban.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu