'Loa eta Laia' telesailaren atal barria kaleratu dabe
2024-02-12 09:20 KultureaMozorrotuko gara izenekoa.
Proiektu horren ardatza musika eta personje animatuak dira, Loa eta Laia protagonista dituana. Euskal kulturea transmitiduteko helburu nagusiari eutsiz sortzaileek beste ardatz bat oso argi izan eben hasieratik: Genero-bardintasunaren alde lan egitea. Jaubetuta marrazki bizidun gehienen protagonista nagusiak mutilak dirala eta neskak protagonistak izatekotan oso rol estereotipatuak izaten dituela, Loa eta Laia personaiak neskak izatea erabagi eben eta liderrak eta taldearen gidariak, ganera.
Lantaldea arloko profesionalez osotuta dago: Ane Martínez Martínez eta Leire Aparicio Guerrero, abeslariek, eta David Sánchez Damián, egokitzapen eta produkzino musikalaren arduradunak hartzen dabe parte. Loa eta Laiak etxeko gazteentzat euskeraz egindako eta geure errealidadetik hurbil dagozan edukiak izateko beharrari erantzuten deutso, eta kapitulu guztiak erispide pedagogiko eta didaktikoakaz lantzen dira.
Josu Bergara Aretxabaleta (musikaria eta publizistea), idearen eta musikearen sortzailea da eta Paul Caballero Bartu ilustratzailea. Lehen denporaldian lortutako emoitza onak ikusita, bigarren denporaldia egitea erabagi dabe, hamar kapituluz osotuta egongo dana.
Euskerazko marrazki bizidunen telesail digitalak 300.000 ikustalditik gora lortu ditu eta komunidadea hazkunde bizian dago.
Mozorrotuko gara
Heldu dira! Hemen dagoz! Inauteriak, aratusteak, ihauteriak, inauteak, karnabalak... modu ezbardinetara izentetan doguzan jai-egunak. Loa, Laia, Qiang eta Nikogaz batera, erritmo bizia eta melodia dibertigarriakaz, mozorrotu eta ondo pasau deiela gura dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!