Zezeilak 11 azken eguna 'Mundu berri bat ikusteke' argazki erakusketaz gozetako

Bizkaie! 2024-02-09 09:52   Kulturea

Enrique Ordoñez eta Isabel Falcon bildumagileek museoari oraintsu emondako funts baliotsua batzen dauena

Dohaintzeak 110 irudi batzen ditu, 1850etik 2010era bitarteko kronologiagaz eta argazkigintzearen jatorrian eta bilakaeran zehar ibilbidea erakusten dau, XIX. mendeko aitzindarietatik gaur egunera arte.

Multzo horrek 63 egilek egindako lanak –horreetako batzuk lan bat baino gehiagogaz ordezkatuta– eta 14 anonimo batzen ditu.

Argazkiez gan, Katamalo (2010) lana be –Alain Urrutia artista bilbotarraren 12 marrazkiz osotua– dohaintzearen parte da.

Enrique Ordóñez eta Isabel Falcónek osotutako ezkon-bikote donostiarraren ikusizko kultureagazko interesaren eta bildumetarako pasinoaren ondorioz hasi zan osotzen bildumea, joan dan mendearen hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieran, batutakoa jentaurrean erakusteko asmoz. Bi mila irudi inguru batu zituen –gehienak garaiko jatorrizkoak–, argazkiaren historiaren kalidade handiko laburbildumea, bai eta askotariko gai, estilo eta argazki-tekniken katalogoa be.

2020. urtetik, mila pieza baino gehiago Tenerife Espacio de las Arteasekoak (TEA) dira; han, 2009an gordailutu zituen, eta, ondoren, dohaintzan emon. Beste museo eta arte-zentro batzuetan be egin zituen era horretako gordailutzak, besteak beste, Valentziako Arte Modernoaren Institutuan (IVAM), Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoan (MACBA), Gasteizko Artium Museoan, Coruñako Arte Garaikidearen Zentro Galegoan (CGAC) eta Arte Ederren Bilboko Museoan. Gaur egun Bilboko museoari egiten jakon dohaintzearen jatorria, hain zuzen be, bildumak 2007. urtetik erakundeagaz dituen hartu-emonak dira. Urte horretan 61 argazkiren gordailutzea sinatu eban eta 2008an erakusketa batean eta liburu batean emn ziran ezagutzera horreek. 2009an, 47 obrako bigarren gordailutze bat erakutsi eben museoan.

Zorionez, eta Enrique Ordóñez eta Isabel Falcónen eskuzabaltasunari esker, lan asko museoari emon jakoz. Gainera, argazki historikoari balio handiagoa emoten deutson irudi-multzo bat gehitu da.

Zezeilak 11, domekea, izango da azken eguna erakusketea ikusteko.

Ordutegia:

  • Astelehenetik zapatura 10:00etatik 20:00etara (martitzenetan zarratuta).
  • Domekan, 10:00etatik 15:00etara.
  • Sartzea doban.

Sarbidea eraikin zaharretik (Museo Plazea).

Informazino gehiago eta sarrerak www.bilbaomuseoa.eus webgunean eta museoko leihatilan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu