'Bapatean 2023' bidumea, eskuragarri bazkideentzat
2024-02-09 09:24 BertsolaritzeaZezeilaren 13a arte egongo da liburua eskuratzeko aukerea hemen.
Betiko lez, heldu da igazko bertso plazek emondakoaren bildumea. Bapatean 2023 eskuratu nahi izanez gero, Bertsozale Alkarteko bazkideek doban jasoteko aukerea izango dabe, izen-emote fitxa beteta. Zezeilaren 13a arte egongo da liburua eskuratzeko aukerea hemen.
Bestalde, audio fitxategiak eskuratu nahi izanez gero, idatzi xenpelar@bertsozale.eus helbidera.
Proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oreka eta Eusko Jaurlaritzaren ondare immaterialaren azterketarako dirulaguntzinoa jaso dau.
Aurtengo edizinoari Amaia Castorene Lurok egin deutso aitzinsolasa, Bertsoaren potretak izenburupean. Horren atzetik, Bapatean 2023k 66 bertso saiotako 83 bertsoaldi dagoz, bertsoaldi bakotxari jagokeen gai, doinu izen eta ohiko informazino guztiagaz. Dana dan, igazko plazan 350 saio grabau ziran eta 76 bertsolariren 653 bertso transkribidu dira.
Bapatean 2023 liburuaren corpus nagusiak herritarrek atondutako bertso saioetan bat-batean kantautako bertsoak jasotzen ditu, bertsolariak eta horreen saio kopuruak kontuan harturik. Horrezaz gan, orotariko saioen lagina be bada Bapatean; Euskal Herri osoko eta mota bateko ala besteko saioak atzemango ditu bertan bertsozaleak. Bestalde, bat-batean kantautako bertsoak hartu dira kontuan liburu hau egiterakoan, txapelketetakoak ezen ez. Bertso-paperen alorrekorik be ez da jaso, baina bai bat-bateko gazte sariketetakoak, belaunaldi barriei leku eginez.
Bertsoaldiak ezeze, bertso saioen mugimenduaren informazinoa dakar liburuak: Ze saio mota eta zenbat atondu diran Euskal Herriko hamaika eskualdeetan. Aldizkako saioen informaziboa be badakar Bapatean 2023ak. Halaber, bertan ageri diran bertsoen egileen izenak, sorterria eta bakotxak ze ariketa mota egin dauen adierazoten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!